Zerekin geratzen zara Fabrikazio Aditiboan Unibertsitate Espezializazioan graduatu ondoren?

2024/05/16 12:42:00 GMT+2

Maiatzaren 3an, IMH Campuseko Ingeniaritza Dualeko Eskolako graduazio ekitaldia ospatu genuen. Bertan, #aukera izan genuen Jurgirekin hitz egiteko, gure Fabrikazio Aditiboan Unibertsitate Espezializazioan graduatu berria.

Jurgi Murua INTERMAHEReko profesionalak, hausnarketa txiki bat egin digu ikasketak amaitu ondoren. Nabarmentzekoa da alor horretan dauden teknologien aniztasuna. Gainera, bere prestakuntzan zehar, hurbiletik ezagutu ahal izan ditu gure instalazioetan.

Fabrikazio Aditiboko zenbat teknologia sortzen ari diren ere aipatzen du, eta horrek adierazten digu, etorkizun handiko eta profil profesionalen eskaera handiko prozesu berria dela eta izango dela.

Eskerrik asko Jurgi #esperientzia partekatzeagatik! 🤗

Teknologia berri honetan profesional gisa lan egiteko prestatu nahi duzu?