Robbit telepresentzia robota, masterreko ikasleen proiektua

2021/02/11 23:47:00 GMT+1
Fabrikazio Digitalaren masterreko Ivan Arakistain irakaslearekin "industria teknologien" ikasgaian landu dute robbit proiektua, komunikazio birtual irisgarri eta praktikoa aplikatuz.

IMHko Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterrean ikasleak enpresetan 4.0 Industriaren esparruan sortutako errealitate berriari erantzuteko prestatzen dira, enpresek Fabrika Digitalaren ikuspegi globala izango duten profesionalak behar dituztelako.

Ikasleek, eredu dualean ikasten dute, hau da, prestakuntza akademikoaz gain, prestakuntza praktikoa jasotzen dute eta horrek buru-belarri jartzen ditu ikasteko orduan.

Ivan Arakistain Tecnaliako ikerlariak “Industria Teknologien" irakasgaia ematen du masterrean. Ikasturtean zehar ikasleekin hainbat proiektu egiten ditu, gauza praktikoak eginez gehiago inplikatzen direlako eta, ondorioz, gehiago ikasten dutelako.

Oraingoan telepresentzia robota egitea bururatu zaie. Ivanek Eibarko Nagusien egoitzan lagunak ditu eta, konfinamenduari aurre egiteko telekonferentziak egiten hasi zen beraiekin, ikusita zein garrantzitsua den kanpoan daudenekin komunikatzea. Horren ondorioz telepresentziarekin zerikusia duen zerbait egitea proposatu zien ikasleei.

Ideia Suediatik ekarri zuten, han antzeko zerbait egin zutelako. Ideia hartu eta egokitu egin dute, hilabete iraun duen proiektuan.

IMHn sortutako robota ikastetxeei eta ikasleei begira egin dute, eta norbaitek robot hau egin nahiko balu, robotaren diseinua eta berau sortzeko behar diren elementuak edonoren eskura jarri dituzte, modu librean.

Robbit Telepresentzia robotak bi erabilera ditu. Batetik, robota urrunetik kontrolatu daiteke eta robotaren gainean kokatzen den gailuaren kameraren bitartez ikusi daiteke, mikrofonoaren bidez hitz egin edo robotari toki batetik bestera mugitzeko agindu. Eta bestetik gelako airearen kalitatea neurtzen du. Horretarako propio prestatu duten webgunean robotak gelaren tenperatura, hezetasuna, CO2 maila, VOC maila (airearen kalitate lurrunkorra) eta zarata neurtzeko.

Proiektuaren berri inguruan zabaldu eta eta arrakasta izan du, bai irratian eta baita komunikabideetan.

Hemen uzten dizuegu Ivanek prestatutako bideoa eta egin dioten elkarrizketa batzuk.