Emakumeei eta industriari buruzko erakusketa antolatzeko material eske
Elgoibarko Udal arduradunek ondorengoak eskatzen dizkiete elgoibartarrei: "argazkiak, makinak, antzinako agiriak edo emakumeak eta gure herriko industria lotzen dituen beste edozein gauza". Jasotako gauza guztiak, identifikatu ostean, jabeei itzuliko zaizkie.
Harremanetarako idatzi hona: mendeurrena[abildua]gmail.com edo deitu 943 74 73 14 zenbakira.
Erakusketa honetarako zerbait eman dezaketen pertsonak antolakuntzako arduradunekin jar daitezke harremanetan. Horretarako, mezu elektroniko bat idatzi beharko dute mendeurrena[abildua]gmail.com helbide elektronikora. Bestela, 943 74 73 14 telefonora ere deitu ahal izango dute.
Merkatari eta ostalarien inplikazioa
Udala, aste honetan, binilo batzuk eta alkateak sinatutako gutun bat banatzen hasi da, gure herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduek Makina-erremintaren mendeurrena gogorarazteko ekitaldiekin bat egin dezaten.
Hain zuzen ere, Udalak merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduak gonbidatu nahi ditu, erakusleihoak antzinako argazkiekin, agiriekin, josteko makinekin edo makina-erremintarekin zerikusia duen beste edozein gauzarekin apain ditzaten.
Informazio gehiago www.elgoibar.org