IMH sariak 14. edizioa (2016)
- Ikasle aipagarria Oihane Baskaran Urueña ermuarra izan da (8.43eko notarekin). Goi-mailako Mekatronikako heziketa zikloa ikasi du eta praktikak Talleres Muruan egin ditu, bertan lanean kalitate arloan jarraitzeko kontratuarekin.
- Eredu Dualeko ikasle aipagarria Egoitz Arrizabalaga Iraeta elgoibartarra izan da (8.43eko notarekin). Goi-mailako Mekatronikako heziketa ziklo Duala ikasi du eta Duala CMZ enpresan egin du.
- Elgoibartar ikasle aipagarria Andrea Ibarlucea Osoro izan da. Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako heziketa zikloa ikasi du, eta Duala Teknicalden egin du.
- Ikasle ohi aipagarria: Igor Arriola Nicolas elgoibartarra. IMHn goi mailako Fabrikazioaren Produkzioa ikasi zuen 1994-1996 ikasturteetan, praktikak Etxepen eginez, eta 1996-1999 urteetan Ingeniaritza Duala egin zuen, Duala EPC-n eginez. Alcorta Forging Groupen 12 urte daramatza lanean lehenengo Kalitate arduradun bezala eta egun Proiektu eta Bezeroen kudeatzaile bezala.
- Ikasle ohi aipagarriaren aipamen berezia Aitor Zubiaurre Usandizaga "Gorixo". IMHn goi mailako Mekatronika egin zuen 2000-2002 ikasturteetan, praktikak Bielen eginez. Ondoren Reyman lanean zegoela Ingeniaritza Duala egin zuen barne promozio bezala. Reyma itxi zenean Boli Kostan proiektu bat burutu zuen eta ondoren EKIDEn hasi zen I+G arloan, ikusmen artifizialari buruzko unitatea martxan jarriz. IMHko oroigarri korporatiboa jaso du.
Enpresa babesleak: Hoffman Group, Pixel Sistemas eta DanobatGroup
Enpresa kolaboratzaileak: ALCORTA FORGING GROUP - AGME - BRONYMEC - DPH - ECENARRO - ENGRANAJES GRINDEL - ETXE-TAR
FAGOR AUTOMATION - ENGRANAJES GRINDEL - GABI JATETXEA - GURUTZPE - JUARISTI - HAIZELUR - IBARMIA
INDUSTRIAS LAIP - ILS INDUSTRY LANGUAGE SERVICES - KENCI KENNAMETAL - MAZA - PAMPO - RICOH - SAMSIC IBERIA