Abiadura eta Etekin handiko mekanizazioko ikastaroa Lanbidek %100 subentzionatua

2015/09/13 23:00:00 GMT+1
Izena emateko azken egunak. Galdetu Nora Ramonengatik.

4.0 industrian lan egin nahi duzu? Elgoibarko IMHn antolatu dugun Abiadura eta Errendimendu Handiko Mekanizazio bidezko Fabrikazioko ikastaroak aukera hori eman diezazuke.

Iaz eman zen lehen edizioak arrakasta handia izan zuen, ikasleen %80ak enpresetako lan kontratua lortu baitzuen. Bigarren edizioa 2015eko irailaren 21ean abiatuko da. Ezaugarriak:

  • 590 ordutakoa
  • Lanbidek 100% subentzionatua
  • Titulu ofiziala eskuratzeko baliogarria (Gaitasun Agirien 3. maila).
  • Praktikak enpresan ikastaroa amaitzean

 

Ikusi hemen eta zein eduki emango diren eta zein lanpostutarako prestakuntza den...