Lan eskaintza: Unibertsitate irakasle eta proiektu kudeatzaile
Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolarako doktore bila gabiltza, Ingeniaritzan Doktoretza formakuntza duena eta euskara, gaztelania eta ingeles maila aurreratuarekin.
Pertsona hori lantalde kualifitatu batean sartuko da, europar proiektuetan eta ikerketa-proiektuetan parte hartuko du, eta 4.0 industriara bideratutako Berrikuntzako Ingeniaritza Graduan eta Fabrikazio Digitalaren Masterrean irakatsiko du.
Industria-ehunaren errealitatea bizi duen erakunde batean parte hartu nahi baduzu, eta prestakuntzaren, etorkizuneko profesionalen garapenaren eta berrikuntzaren aldeko apustu egiten baduzu, estatu mailan erreferentea den prestakuntza-eredu aitzindari baten bidez, ZURE BILA GABILTZA!
Eskakizunak:
- Doktorea ingeniaritza, informatika edo arlo zientifikoan.
- Proiektuen kudeaketan esperientzia.
- Hizkuntzak: Euskara (C1) eta gaztelania, ingelesa (B2).
Baloratuko da:
- Oinarrizko ezagutzak digitalizazio edo errealitate virtualaren arloetan.
Lanpostuaren erantzukizunak honako hauek izango dira:
- Gradu zein masterreko ikasketetan irakasle.
- Hezkuntza arloko proiektuetan lidergoa eta partaidetza.
- Produktu/proiektuen garapena eta berrien sorkuntza.
- Ikerkuntza proiektuetan partaidetza.
Eskaintzen duguna:
- Etengabe hazten eta proiektu berritzaileak gauzatzen dituen enpresaren parte izatea.
- Lan talde eta lan giro bikaina.
- Lanaldia: osoa.
- Profesionalaren profilaren arabera egokituko den soldata.
Oharra: Positiboko baloratzen ditugu %33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonen eskaerak, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta Haien Gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (DLO) betez.
Interesatzen bazaizu, zure proposamena bidaltzea eskertuko dizugu 2024ko azaroaren 27 aurretik, gaian UNIBERTSITATE IRAKASLE ETA PROIEKTU KUDEATZAILE adieraziz 👇