MEC-DIGEA Irakatsi/Ikasi prozesuaren digitalizaziorako proiektuaren topaketa Bartzelonan

2023/03/24 17:07:00 GMT+1
MEC-DIGEAko proiektuaren topaketatik pozik itzuli gara, 4 ikastetxeen artean lortutako emaitza eta egindako harremanekin👏

Martxoaren 23an MEC-DIGEA (proiektuaren topaketa burutu da Bartzelonako Escola del Treball ikastetxean.

Han izan dira IMH Campuseko Ikastetxe Integratuko Fabrikazioko Goi- zikloko 2. kurtsoko Adur, Joanes, Gabri eta Mikel ikasleak, Imanol, Jon, Aritz eta Oinatz irakasleekin batera.

Hainbat hilabetez lau ikastetxeren artean amankomunean landutako erronkaren azken urratsa gauzatu zuten atzo.

Eta zein izan zen?

3Dko inpresorako hondakinak txikitzeko gailua muntatu zen, bezero baten eskaerari erantzunez.

Erronkaren kudeaketa ODOO-ERP plataforman egin da. Piezen ekoizpena Escola del Treball, Tolosaldea, Meka eta IMHk egin dute (mekanizazioa, xaflaren eraldaketa eta pintaketa), eta kudeaketa administratiboa Meka eta Tolosaldeak (erosketa albaranak, salmenta, fakturazioa,.).  Eta azkenik muntaketa denon artean egin dugu.

Oso positiboki baloratu dute bai ikasle eta baita irakasleek ere erronkaren garapena eta ikastetxeen artean sortutako harremana.

Ikasleekin egindako fasea amaituta, hurrengo saio batean Iurretan dagoen mekanizazio arloko INDARPAK enpresara joango gara ODOO-ERParen erabilera industriala aztertzera.