UNAMUNO Gorka
Hezkuntza akademikoa
- Industria Elektronikan Ingeniaria (Mondragon Unibertsitatea)
- Digital Manufacturing Unibertsitate Masterra
Posta elektronikoa
gunamuno@ideko.es
Curriculum laburra
Industria Elektronikan Ingeniaria da Mondragon Unibertsitatean eta Digital Manufacturing (IMH) masterra du. Industriari aplikatutako automatizazio, robotika eta IKT sistemetan 15 urte baino gehiagoko esperientzia du. 2008tik Ideko Software adimendunaren ikerketa-lerroan lan egiten du, Danobatgroupeko bezeroentzako soluzio teknologikoki aurreratuak garatuz eta, era berean, etorkizuneko industria-ekoizpeneko sistemak garatzen lagunduz. Esperientzia handia izan du ekoizpenaren automatizazioarekin, komunikazioekin, monitorizazioarekin eta kudeaketarekin lotutako proiektuak egiten eta kudeatzen, batez ere makina-erremintaren arloan, baina baita kautxuaren galdaketaren eta injekzioaren munduan ere. Aktiboki parte hartu du programa publikoekin finantzatutako ikerketa-proiektu askotan (LH7, H2020, programa nazionalak eta eskualdekoak), proposamena sortzeko fasetik emaitzak garatu eta ustiatu arte.