Fabrikazio mekanikoko diseinua
Goi mailako Heziketa Zikloa
Profil profesionala
Ikasketa hauekin enpresetako proiektu mekanikoen diseinuan trebatuko zara, helburu bezala fabrikazioaren bideragarritasuna eta produktuaren segurtasun nahiz kalitatea izanik. Horretarako, planoen sorkuntzan eta erabileran trebatuko zara 2D nahiz 3D erreminta informatikoak erabiliz. Ezagutza teknikoez gain, lan-munduan zure gaitasun eta baliabideak hobeto ezagutzeko eta talde-lanean lan egiteko prestatuko zaitugu. Horrek guztiak hainbat sektoreko enpresa industrialetan lanean hasteko ateak zabalduko dizkizu edota, ikasten jarraitu nahi izanez gero, espezializaziorako ikasketak egiteko nahiz unibertsitate mailako ikasketak egiteko bidea zabalduko dizu.
Prestakuntza duala
23/24 ikasturtetik aurrera, lanbide-heziketako heziketa-zikloak eredu dualaren arabera antolatzen dira. Oro har, prestakuntza horren oinarria da ikasleak bere prestakuntza-ibilbidean hainbat prestakuntza-egonaldi izaten dituela enpresetan, eta bertan bere heziketa-zikloko gaitasunen zati bat eskuratzen duela.
Prestakuntza horrek modalitate hauek ditu:
Lehen mailako prestakuntza Dual Orokorra
- Ikaslea enpresan dago 16 egunez lanaldi osoan.
- Ez dago kontratu-harremanik ikaslearen eta enpresaren artean.
- Egonaldi honen gutxi gorabeherako data maiatzaren erdialdea izango da.
Bigarren mailako prestakuntza Dual Orokorra
- Ikaslea enpresan dago 62 egunez lanaldi osoan.
- Ez dago kontratu-harremanik ikaslearen eta enpresaren artean.
- Egonaldi honen gutxi gorabeherako data otsailaren erdialdetik ekainaren hasierara izango da.
Prestakuntza Dual Intentsiboa
- Urteko uztailetik, ikasleak lehen maila gainditu duenetik, bigarren maila egiten duen ikasturteko ekainera arte garatzen da.
- Kontratu-harremana dago ikaslearen eta enpresaren artean (lanaldi erdiko kontratua).
- Heziketa-zikloaren arabera, egonaldi horiek arratsaldez edo lanaldi osokoak izan daitezke astean egun batzuetan.
2024/2025 ikasturtea
Lanbide-heziketako legedia aldatu denez, 24/25 eta 25/26 ikasturteetan aldaketak gertatzen dira ematen diren moduluetan.
Ikasketa-plana
D eta eleanitza hizkuntza ereduak
1. Maila: | Orduak |
---|---|
Fabrikazio Mekanikoko Irudikapen Grafikoa | 198 |
Produktu mekanikoen diseinua | 297 |
Fabrikazio mekanikoko teknikak | 198 |
Ingeles Profesionala | 60 |
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 |
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa | 60 |
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 30 |
2. Maila: | Orduak |
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua | 240 |
Galdaketarako molde eta ereduen diseinua | 120 |
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua | 140 |
Fabrikazioaren automatizazioa | 198 |
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 |
Hautazko moduluak | 84 |
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
Zikloaren garapenerako erabiltzen den metodologia erronketan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.
Irteera profesionalak
- Fabrikazio mekanikoko proiektuen garapenerako teknikaria
- Trokelak, moldeak zein erreminten proiektuen garapenerako teknikaria
- Kalitate kontrolerako teknikaria
Ikasten jarraitzeko aukerak
- Espezializazioa: Fabrikazio aditiboa
- Berrikuntzarako Ingeniaritza Gradu Duala
- Bestelako unibertsitate mailako ikasketak