STEAM Active Erasmus+ proiektuaren 6. topaketa
2024ko urtarrilaren 29an bildu gara IMH Campusen STEAM ACTIVE proiektuko bazkide guztiak: Alemaniako (DHBW), Italiako (UNIPG), Greziako (UoP) eta Espainiako (UPV/EHU, IMH Campus) unibertsitateak.
Batzarra UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren eta IMHko Ingeniaritza Dualaren Eskolaren artean antolatu da, eta proiektuaren uneko eta etorkizuneko nondik norakoak eztabaidatu dira.
STEAM-Active proiektuaren helburua da diziplina anitzeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-sekuentziak sortzea unibertsitateko ingeniaritza-ikastaroetarako.
Sekuentzia horiek ekonomia zirkularra eta genero-ikuspegia dituzte zeharkako ardatz.
Horrez gain, e-learning ikastaroak sortuko dira, diseinatutako materialak ezartzeko interesa duten irakasleak prestatzeko.
Ikusi hemen STEAM-ACTIVE proiektuari buruzko informazio gehiago