3L-Transversalis mintegian IMHren metodologia duala aurkeztu dugu

2018/11/20 00:00:00 GMT+1
Interreg-Poctefa proiektu honetako bazkideek IMHn eta Toulousen egin dituzte azken topaketak.

Frantzia, Andorra eta Espainiako mugarteko inguruneen erronkei aurre egitea da 3L-Transversalis izeneko INTERREG-POCTEFA proiektuaren helburua, bizitzan zeharreko ikaskuntzaren praktikak elkar armonizatuz eta indartuz.

3L-Transversalis Interreg-Poctefa proiektuko partaideak IMHn bildu ziren urriaren hasieran proiektuaren topaketa egiteko, udako oporren ostean.

Azaroan Frantziako Tolosan egindako topaketan, lehen Mintegia garatu dugu. Bertan, Ixaka Egurbide IMHko zuzendariak IMHn kasua azaldu du, Espainiako estatuan aitzindari den Eredu Dualean oinarritutako Gradua ematen baitu "Produktu eta Zerbitzu Berrikuntzan Ingeniaritza" alegia.