YML Basque City Hub-ek fabrikazio eta skating gazte zaletuak bildu zituen

2021/09/24 13:41:00 GMT+1
"Skating in Manufacturing" topaketan patinetearen fabrikazioaren bilakaeran murgildu ziren parte hartzaileak

Irailaren 23an "Skating in Manufacturing" ekitaldia egin genuen IMHn. Patitenea hartu genuen ardatz, gazteei interesatzen zaien gaietako bat baita "skate"a. Haren harira, patinetearen fabrikazioaren bilakaera ezagutzeko bildu zen gazte-taldea eta Makina Erremintaren Museoan eta IMHn (Asmaolan eta Additive Village-n), egurrezko, metalezko eta 3D-n eraikitako patineteak aztertu zituzten, azkenik luntxa eta networkina Skate parkean egiteko. YMLko Basque City Hub antolatzaileak gure ikasleak eta kanpotarrekin bildu ziren, ezagunak eta berriak, eta "konexio" politak sortu ziren!

Hurrengo ekitaldia azaroan egingo da, YML sareko gazte partaideek proposatu dituzten gaien inguruan.

 

YLM - Young Manufacturing Leaders

Young Manufacturing Leaders (YML) ekimen irekia da 18 eta 30 urte bitarteko ikasle, langile gazte eta profesionalentzat, karrera profesionala fabrikazio aurreratuaren sektorean garatu nahi dutenentzat.

Ekimen honetan parte hartzen dutenek, YML sarearen bidez, fabrikazioko eragileekin konektatu ahal izango dira eta industriarekin lotutako ekitaldietan parte hartu ahal izango dute, aldaketaren eragile eta protagonista izanik, eta fabrikazio jasangarria oinarritzat hartuta.

YMLren "arima nagusia", dinamizatzaileak, City Hub-ak dira. Basque City Hub-a IMHn kokatuta dago eta beraiek antolatu dute "Skating in Manufacturing" topaketa.

 

BIDEOAK/VIDEOS

ES https://youtu.be/DQU70JtMnFA
EN https://youtu.be/IV81Sdt7diY