Kudeaketaren Politika Integratua
IMH Campusek prestakuntza eta berrikuntza teknologikoa ditu xede, industriaren eta komunitatearen zerbitzura, eta zuzendaritzek, erakundeko gainerako pertsonekin batera, bere gain hartzen du bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko erantzukizuna, haien eskakizunak eta itxaropenak betez, euskararen erabilera eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetua bultzatuz, ingurumena babestuz, eta laneko baldintza seguruak eta osasuntsuak bermatuz bere eragin-eremuan.
Horretarako, Gestiorako Sistema Integratuko jarduera-eremu guztietan (Kalitatea ISO 9001, Ingurumena ISO 14001, Laneko Segurtasuna eta Osasuna ISO 45001, Unibertsitate Formakuntza AUDIT programa eta BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiria), IMH Campusek lehenetsi egiten ditu erakundea osatzen duten pertsona guztien informazioa, komunikazioa, prestakuntza, parte-hartzea eta kontsulta, lehiakortasuna, hazkundea eta iraunkortasuna bideratze aldera. Hori dela eta, zuzendaritzak konpromiso hauek hartzen ditu:
- GSIaren eraginkortasuna eta haren eragin-esparruetako jarduera etengabe hobetzea.
- Gure jardueran aplika daitezkeen lege-eskakizunak eta guk geure egin ditugun eskakizun guztiak betetzea.
- Kutsadura prebenitzea, baliabide materialak arrazionaltasunez erabiliz, energia-aurreztea sustatuz, eta ahalik eta hondakin gutxien sortuz.
- Erakundeko langile guztien segurtasunerako eta osasunerako arriskuak desagerraraztea eta txikitzea.
- Lan baldintza seguruak eta osasungarriak ematea, zentroko langileen eta ikasleen osasun-lesioak eta narriadurak saihesteko.
- Langileen hizkuntza-eskubideak zaintzea, gure ikasleen hirueletasuna bultzatuz, eta EAEko jatorrizko eta gutxiengo hizkuntzaren erabilera lehenetsiz, langileen lan-hizkuntza nagusia izan dadin.
- Gure langileei, hornitzaileei, kolaboratzaileei eta gizarteari informazioa ematea, kalitateari, ingurumenari, hizkuntzari, eta laneko segurtasunari eta osasunari buruzko gure politikaren berri izan dezaten.
- Ikastetxearen helburuak ezartzea, beharrezkoa denean berrikustea, azaltzea eta betetzen direla bermatzea, erreferentzia-esparru gisa kudeaketa-politika hau hartuta.
- Langileek eta langileen ordezkariek prebentzioaren kudeaketan parte har dezaten kontsultatzea eta sustatzea.
- Inklusioa eta aniztasuna bultzatzea, langileen, ikasleen eta komunitate osoaren behar eta berezitasunak errespetatuz eta baloratuz.
IMH Campuseko zuzendaritzak konpromisoa hartzen du kudeaketa-politika hau babesteko, kalitatearen, ingurumenaren, hizkuntzaren, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren arloetako helburuak eta xedea betetze aldera.
Elgoibar, 2024ko urtarrilaren 25ean
Zuzendaritza
IXAKA EGURBIDE LECUBE / ALAITZ BASTIDA MARTINEZ DE BUJO