Prestakuntzarako hobariak. 2019. urtea. Aplikazioa abian.
Aplikazio-sistemaren berrinkuntza batzuk:
- 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek, 2018an erabili ez duten kreditua gordetzeko nahia jakinarazi bazuten, 2019rako kredituan gehituta izango dute ez erabilitako kantitate hori.
- Goiz eta arratsaldeko lanaldiak ordutegi-atalegatik ordezkatu dira.
- Tutore, irakasle eta preskuntzaren hornitzaile ataletan pasaporte zenbakia sartzea ahalbidetu da.
- Asistentzia ziurtagiri eta preskuntza gainditzearen egiaztatze diplomaren arteko bereizgarritasuna gehitu da.
Aplikazioaren berrinkuntzak ondorengo estekan begiratu daitezke:
2019ko aplikazioan berrikuntzak
Enpresek nola kudeatu ditzakete hobariak IMHren bidez?
- Auto-kudeaketa. Enpresak berak antolatzen du prestakuntza. Izapideak zuzenean egin ditzake Fundaerekin, hobaritutako enpresa bezala, edo IMHri administrazio lanak kontratatu diezazkioke, kanpo erabiltzaile bezala.
Abantailak:
*enpresak bere kreditua eta kontsumoak kontrolatuko ditu
*ez du denborarik galduko dokumentuak sortzen, epeak kontrolatzen, kalkuluak egiten...
*Aholkularitza zerbitzuak betebeharrak betetzeko eta %.
- Kanpo-kudeaketa. Enpresak ardura uzten dio antolaketa kanpo erakunde antolatzaile bati.
IMHk antolatu eta emandako prestakuntzarentzat, erakunde antolatzaile gisa arituko gara, gure enpresa Taldearen bidez.
Abantailak:
* IMH erakunde egiaztatua eta/edo inskribatua da
* Izapide, dokumentu sorrera, Fundaeren betebeharren gauzatzea etabarrak egiten ditugu.
2018. URTEKO HOBARIAK
2018. urteko prestakuntzetarako aplikazioa 2019. urteko urtarrilaren 31 arte erabilgarri egongo da.
GARRANTZITSUA: Enpresek prestakuntzaren amaiera komunikatu beharra daukate hobariak kotizazioetan aplikatu ahalko izateko. Komunikazio hauek egiteko epea abenduko kotizazio-buletina aurkezteko azken egunean bukatuko da.
Informazio gehiago: Enpresek programatutako prestakuntza