"IMH25 urte enpresekin" saio teknikoak: Fabrikazioaren eta Giza Baliabideen azken joerak

2015/05/04 23:00:00 GMT+1
Maiatzaren 15ean goizean, bi saio tekniko berezi egingo ditugu enpresentzat, IMHk 25 urte betetzen duen urte honetan enpresekin lantzen ari garen azken joerak eta kasu errealak azaltzeko, Fabrikazio arloan eta Giza baliabideen arloan.

IMH-Makina Erremintaren Institutua duela 25 urte sortu zen eta urte hauetan enpresekin batera egin du lan, prestakuntza, proiektu eta zerbitzuak etengabe garatuz eta berrikuntzaren eskutik ekarpena eginez. Orain inoiz baino gehiago enpresetan gaude, enpresekin elkarlanean; hortaz, maiatzaren 15eko saio tekniko laburretan gai zehatzak aurkeztuko ditugu, zerbitzu eta proiektu errealen kasuak, zure enpresari balio diezaiotenak berrikuntza eta hobekuntzaren bidez lehiakorragoak izaten laguntzeko.

 

IMH25 urteurreneko Saio Tekniko Eraginkorrak:

1. SAIOA: Maiatzak 15, ostirala,  9:15-10:45  - FABRIKAZIOAREN AZKEN JOERAK

  • Enpresetako produkzio arduradunentzat

Zertan lagundu diezaioke "TKgune fabrikazioa" sareak zure enpresari? Bihurtu zure ideiak eta hobekuntza asmoak errealitate. Kasu errealak eta erakustaldiak IMHko produkzioko tailerrean.

TKgune Fabrikazioa, lanbide heziketako 10 ikastetxeek osatutako sarea da, eta enpresa txiki eta ertainen berrikuntzaren eragile lanak egiten ditu. Enpresak denbora faltagatik inoiz garatzen ez dituen ideia horiek errealitate bihurtzeko gunea da Tkgune Fabrikazioa sarea: produktibitatea handitzeko hobekuntzak eta enpresei teknologia berriak bereganatzen laguntzen diegu.

Tkgune Fabrikazioaren espezializazioak dira: Fabrikazio Mekanikoa, Materialak, Diseinua, Automatizazioa, Instrumentazio eta kontrola, Forjaketa.

EGITARAUA:

  • 09:15-9:30 Ongi-etorri kafea.
  • 09:30-09:45 Aurkezpena. Zigor Esnaola, Jokin Beristain
  • 09:45-10:15 Kasu errealak. Jokin Beristain, Tkgune Ingeniaria.
  • 10:15-11:00 Erakustaldiak tailerrean, kafearekin

1. SAIOAN web gune bidez IZEN-EMATEA (adierazi "1. saioa"), edo idatzi mezua jardunaldiak[abildua]imh.eus helbidera, edo deitu IMHra 943744132 telefonora (Eider Iriondo).

SAIO TEKNIKOA: Maiatzak 15, ostirala, 11:30-13:00 - GIZA BALIABIDEEN AZKEN JOERAK

  • Enpresetako giza baliabideen arduradunentzat

Optimizatu eta hobetu zure antolakuntza azken joeren bidez: landu itzazu zure enpresaren balioak, langileen parte hartzea enpresako kudeaketan eta emaitzetan, ikasketa komunitateak eta sare integratuak, kasu errealen azalpena enpresen eskutik.

IMH prestakuntza eskaintzeaz gain, beste hainbat eremutan laguntzen die enpresei giza baliabideen bidetik lehiakorragoak izaten. IMHk bere giza baliabideen aholkularitza zerbitzuaren bidez (Incress) 15 urte daramatza buru belarri emaitza arrakastatsuak lortuz.

EGITARAUA:

  • 11:15-11:30 Ongi-etorri kafea
  • 11:30-11:45 Aurkezpena. Zigor Esnaola, Inma Garbayo.
  • 11:45-12:10 "Prestakuntzaren" eremua: Langile-ikasle Dualak heziketa ziklo eta Ingeniaritza mailan, Siemens Partner zerbitzuak, espezializazio ikastaroetako praktikak (abiadura eta etekin handiko mekanizazioa, profesionaltasun ziurtagirien 3.mailan), LEHEN AUKERA laguntzak. Zigor Esnaola, Enpresa arloko arduraduna.
  • 12:10-12:30 "Kudeaketa konpetentziala" eremua: Erreminta gakoak Giza Baliabideen garapen integrala, eta parte hartze eta konpromisoaren hobekuntza martxan jartzeko (parte hartzearentzat balioak, ikasketa komunitateak, sare-lana). Inma Garbayo eta Mariano Iriarte, IMH-Incress-eko adituak
  • 12:30-13:00 Enpresa gonbidatuen esperientzia. IMH-Incressekin egindako proiektuen eta emaitzen azalpenak. Gonzalo Prat eta Leire Fernandez, Técnicas Hidraúlicas enpresako Zuzendaria eta Giza Baliabideetako arduraduna "Efizientziaren kultura eraiki".

IZEN EMATEAK web gune bidez (adierazi "2. Saioa"), edo idatzi mezua jardunaldiak[abildua]imh.eus helbidera, edo deitu IMHra 943744132 telefonora (Eider Iriondo).