Learn&Fly project Erasmus+ topaketa Matosinhos Porto-n
2018/07/22 23:00:00 GMT+1
Proiektu honen bidez aeronautika sektore indartsuaren beharrei erantzuteko ariketa-material berritzaileak sortuko dira irakaskuntzarako.
Goizalde Santamarina, IMHko aholkulari seniorra, Matosinhos-PORTOn izan zen uztailaren 18-19-20an Learn&Fly Erasmus+ proiektuko topaketan (*). Aeronautika munduan inspiratuz eta irakaskuntza metodo berritzaile eta erakargarrien bidez, ikasleen teknologia, ingeniaritza eta matematiken trebetasun gabeziei aurre egiten saiatuko gara Learn&Fly bazkideak.
Learn&Fly proiektuak sortuko dituen ariketen eta materialen helburua izango da hegazkin bat eraikitzea, materiale soilak erabiliz, eta horrela funtzionatzen duela egiaztatu, hegan egiteko gai dela, alegia.
* Otsailean Learn&Fly proiektuaren bigarren topaketa burutu zen IMHn