TKgune Fabrikazioa Fundació BCN FP-ren Lanbide Heziketa Industrialeko nazioarteko jardunaldian izango da
2015/03/10 00:00:00 GMT+1
Joxean Egañak, IMH-ko zuzendariak, IMH liderra den TKgune Fabrikazioaren jarduera azalduko du, hau da, enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza sustatzeko Lanbide Heziketako ikastetxeen aliantza estrategikoa.
Fundació BCN FPk antolatutako Lanbide Heziketa Industrialeko Nazioarteko Jardunaldia asteazken honetan, martxoaren 11n, ospatuko da Bartzelonako Agbar Dorrearen Auditorioan.
Jardunaldiaren helburua lanbide heziketa industriala fabrikazio mekanikoaren eremuan bultzatzea da, enpresek bere beharrei erantzunak emateko pertsona kualifikatuak behar dituzte eta.
Informazio gehiago nahi izanez gero, programa kontsultatu.