Langilea izanik, nahi al duzu Makina Erreminta arloan zure ibilbide profesionala garatu?. Enpresa izanik, komertzial saila sustatzerik nahi?

2016/07/21 16:40:00 GMT+1
AFM eta AIMHEk IMHrekin elkarlanean prestakuntza espezializatua eta sektorean lan komertzialera bideratutakoa antolatu dute: MAKINA ERREMINTAN TEKNIKARI KOMERTZIALA

 

Ikastaroa eredu dualean emango da. Prestakuntzaren hasieratik ikasleak IMHn egingo dituen ikasketak enpresaren egonaldiarekin uztartuko ditu, enpresa honetan lan kontratua izanik.  Honela prestakuntza eta lana konbinatuko ditu; eta enpresa ez da bakarrik izango ikastaroan barneratutakoa praktikan ipintzeko tokia, baizik eta prestakuntza-eremu aparta baizik.

Zer ESKAINTZEN dugu?

Zeren bila gabiltza:
Eremu komertzialean jarduteko gogoa izan, goi-mailako eto maila-teknikoko ingeniaritza tituluduna, ahozko eta idatzizko ingeles maila ona duen, eta makina erremintan ibilbide profesionala garatu nahi duten pertsonak
  • Eredua: Duala (enpresa+IMH) Hasieratik zentroko ikaskuntza enpresaren egonaldiarekin uztartzea, lan kontratu bidez.
  • Enpresak perfil tekniko/komertziala duen pertsonala kontratatu edo eta bertako langileak sustatu ahal izango ditu

 

  • Egutegia, ordutegia, tokia:

Prestakuntzaren iraupena: 240 ordu
Hasiera: 03/11/2016
Amaiera: 2017/04/28
Ordutegia: osteguna (15:00-19:00) eta ostirala (9:00-14:00 / 15:00-18:00)
Tokia: IMHren instalazioak; Azkue auzoa 1, Elgoibar, Gipuzkoa

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan
telefonoz: 943744132
epostaz: imhformazioa[abildua]imh.eus
zentroan: IMH, Azkue auzoa 1, 20870 - Elgoibar

Deskargatu eskuorria eta dossierra:

 

triptikoa-enpresa

triptikoa-ikasleadossierra