4. Ariketa: Proposamena

Orain arte ikasi duguna, aplikatu egingo dugu

Ireki folleto3.sla fitxategia (aurreko ariketan gordetako fitxategia) eta folleto4.sla izenarekin gorde.

2. orrialdean

  • Atzeko plano-ren geruzan egonda, errektangelu bat sortu orrialdearen goialdean:

    • Orrialdearen zabalera guztia hartuko du. Gogoratu milimetro batzuk orritik kanpo egon beharko dela (normalean 3mm), "sangradoa".

    • Kolore-betegarri gorria edukiko du (Red3)

    • Errektangeluaren marra ez du kolorerik edukiko

  • Kopiatu eta itsatsi errektangelu gorria 3. eta 4. orrialdeetan

3. Orrialdean

  • Hurrengo triangeluak marraztu (10mm zabalera x 10 mm luzera) orrialdea horrela geratu arte:


  • Gorde lana hurrengo ariketan erabiltzeko