ZUBIAURRE USANDIZAGA Aitor

Prestakuntza akademikoa:

Mantentze eta muntaketa industrialeko goi-mailako teknikaria (IMH)
Industria eta Produkzio Ingeniaritzako Graduatua (IMH)
Digital Manufacturing (IMH) masterra egiten

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Industria eta Produkzioko ingeniaria da, eta gaur egun Digital Manufacturing masterra egiten ari da Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolan. Industria Digitalaren arloko teknikari/aholkulari gisa lan egiten du. Irakaslea da Ingeniaritza Dualeko Eskolan (UPV/EHUri atxikitako zentroa). Bertan, Automatika I eta II irakasten du. Bere irakaskuntza-lana ikerketarekin uztartzen du, sektoreko eta inguruko enpresekin industria-proiektuak garatuz.