Magnet Erakarri proiektuko erronkarentzat prototipoak
"MAKINA DISEINATU-AURKEZTU-FEED BACK-HOBEKUNTZAK EGIN-PROTOTIPOAK ERAIKI-AURKEZTU"
MAGNET ERAKARRI proiektuaren bidez Elgoibarko Herri Eskolako eta IMHko Ingeniaritzako ikasleak elkarlanean ari dira, helburua gaztetxoengan teknologiarenganako bokazioa sustatzeko helburuarekin (STEAM gaiak).
Ikasturteren hasieran 6. mailako ikasleei arazo bat azaldu zieten Ingeniaritzako ikasleek: "Kalean sarri txakur gorozki pila topatzen dugu. Zer egingo dugu? Diseinatu arazo honi irtenbidea emango dion makina bat". Kar kar kar! Seguru arazo hori denoi gertatu zaigula noizbait!
IMHko ingeniaritzako ikasleek planteatutako arazo-egoeraren inguruan ikerketa sakon bat burutu ostean, konponbide ezberdinak aztertzeari ekin zioten 6. mailako gaztetxoek. Artearen egoerari erreparatuz, mundu mailan arazo honen inguruan dauden esperientzien berri izan zuten. Informazio guztiaz baliatuz, talde bakoitzak arazoa konpontzeko makina diseinatu eta aurkeztu zieten Ingeniaritzako ikasleei.
Haien feed back-a jaso eta diseinuetan hobekuntzak egin ostean, materiala ezberdinaz baliatuz prototipoak eraiki dituzte eta ondoren IMH Campusera etorri dira, Ingeniaritzako ikasle eta irakasleei aurkezteko.
Orain IMHren txanda da, zer nolako makina sortuko dute IMHko Ingeniaritzako ikaslee arazo-egoerari( txakur kakak) erantzuna emateko? Laster jakingo dugu...
- Ikusi Magnet Erakarri proiektuko prototipoen aurkezpeneko argazkiak
MAGNET-ERAKARRI proiektuan ETORKIZUNA ELKARREKIN ERAIKIZ!