Scribus: Ikusi menua

Ikusi menuan maketatzeko garaian lagunduko gaituen elementu batzuk erakutsi / ezkutatu aukera daukagu.

Hobespenetan hala jarri dugulako gure dokumentuetan orri-saretak bistan egongo dira. Menu honekin ezkutatzeko esan dezakegu.

Edozein momentuan gaitu / desgaitu ditzakegu elementu hauek. Ikusi menuan daude, hor daude gaitzeko/desgaitzeko aukerak

Lehenengo atalean, Zooma daukagu, dokumentuari hurbiltzeko edo urruntzeko.

Demagun hurrengo dokumentua daukagula, non gidak, marjinak, testu-markoak, irudi-markoak ... dauzkagun, denetik pixka bat. Ikusi behar dugu ze efektu daukan erakutsi / ezkutatu aukera bakoitzak:

  • Erakutsi marjinak desgaituta:

 

  • Erakutsi markoak desgaituta

 

  • Erakutsi irudiak desgaituta

 

  • Erakutsi sareta desgaituta

 

  • Erakutsi gidak desgaituta

 

  • Erakutsi testu-markoen zutabeak gaituta: testu-marko baten non 2 zutabe dauzkagun, banaketa bisual bat ikusi dezakegu (inprimatzeko garaian ez da inprimatzen banaketa hori)

 

  • Erakutsi Lerromarrak gaituta

 

  • Erakutsi markoen arteko esteka desgaituta: ez badago aukeratuta, eta 2 testu-markoak non jarri dugu testua batetik bestera pasatzeko ez bada lehenengoan sartzen, ez genuke lotura bisualik ikusiko 2 koadro hauen artean. Interesgarria da hau gaituta edukitzea

 

  • Erakutsi karaktere-kontrola: testua dagoen lekuan, karaktere-kontrola ikusiko dugu: orri jauziak,  ...

 

  • Erakutsi Erregelak desgaituta: