200 eguzki-panel jarri ditugu martxan IMH Campuseko instalazioen estalkietan
Azken asteetan, IMH Campusek eguzki-energia sortzeko 200 plaka fotovoltaiko instalatu ditu autokontsumorako. Instalazio hori Elgoibarko Azkue auzoan dauden IMH Campuseko eraikinen estalkietan dago kokatuta 👇
Guztira 200 plaka dira, 100KWp-ko potentziarekin, eta urtean 110 MWh inguruko sorkuntza-ahalmena izango dute. Aurreikuspenen arabera, instalazio horrekin, IMH Campusen kontsumo globalaren %27 energia fotovoltaikotik etorriko da.
Lan hori gauzatzeko Tormesh Solutions enpresarekin jardun dugu elkarlanean. Tormesh enpresa sortu berria da, eta energia-eredu berriztagarri bakarra eta berezia eskaintzen du merkatu elektrikoan. Eredu horri esker, autokontsumoaren onura guztiak eskura ditzakegu, inolako inbertsiorik egin gabe.
Tormesh-ek kontsumitutako 150 €/ MWh-ko tarifa laua eskaintzen du, merkatuko tarifen oso azpitik. Tarifa lau eta finko hori hiru urtetarako da, une horretatik aurrera 50 €/ MWh-ra jaisteko.
Egun, Tormesh "sorkuntza birtual banatuko planta" bat eraikitzen ari da, eta horrek onura handiagoak ekarriko dizkigu bezeroei, energia berdeko prezio oso lehiakorrak ahalbidetuz.
Instalazio honekin, ingurumen konpromisoaren bidean beste mugarri bat bete dugu IMH Campusen. Hala, espero den eguzki-energiaren kontsumoak 89.000 kilogramoko murrizketa ekarriko du CO2 isurketetan, hau da, urtean 4.450 zuhaitz landatzea eta urteko 35,6 tona petrolio ateratzeari lotutako ingurumen-kostuaren baliokidea.