2009 enpresa onenaren saria Efitermikentzat

2009/05/07 23:00:00 GMT+1
IMHko ikasle ohiek energia berriztagarri eta efizientzia energertikoaren ingurukoan osatutako enpresak jaso du Eusko Jaurlaritzak Urratsbat programaren bidez ekintzailetasuna sustatzeko ematen duen saria.
2009ko Lanbide Heziketaren Ekintzailetza Sarien 3. edizioa Donostiako Kursaalen burutu zen maiatzaren 6an. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak sustatzen du eta Tknikak antolatu (lanbide hezitaren berrikuntzarako zentrua).


Banaketak hainbat sail izan zituen, garrantzitsuen artean Urratsbat sariak Lhko ikasle ohiek osatutako enpresa onerari ematen zaiona eta EJE sariak (Enpresa Gazte Europarra) ikasturtean zehar ikasleek egindako proiektu onenarentzat.


Sergio Rodriguez, Humberto eta Igor Fernández elgoibartarrek eta David Gonzalez Gasteizen bizi den ermutarrak, Efitermik energia berriztagarrien enpresaren bazkide ekintzaileek, 2009 enpresa ekintzaile onena saria irabazi zuten, eta 3.000 euro eskuratu.


Efitermik-ek 2007an abiatu zuen bere jarduera eta hasieran IMHren laguntza izan zuen, Urratsbat programaren barruan (ikasle ohiei laguntza negozio berriak abiatzeko). Efitermik merkatuak irekitzen ari da eta besteak beste gai hauek lantzen ditu: eguzki energia fotoboltaiko eta termikoaren instalazioak, berogailuen instalazioa biomasaren energia edo energia geotermikoaren bidez, zoru bero-emaileak, energia minieolikoa, euri-ur eta ur gris eta beltzen birziklaia, eta energía minihidraulikoa.


Efitermikeko kideek adierazi digute diharduten zerbitzuen bizitza laburrean urteko 64 tona CO2ren isurketa ekidituko dutela kalkulatu dutela.


Egiten ari diren zerbitzuetatik aipatzekoa da energia geotermikoaren bidezko berogailuaren instalazioa Legazpiko Chillida Museoan (izandako Patricio Elorza paper-fabrika, non eskultoreak arte-lan ugari landu zituen, esaterako, Donostiako Haizearen Orrazia).


Efitermik

  • efitermikenergias@euskalnet.net
  • Tfnoa. 943 033744