2009ko 2. seihileko Prestakuntza Iraunkorreko Katalogoa

2009/07/13 23:00:00 GMT+1
Elgoibarko IMHk 2009ko bigarren seihileko programazioa abiatu du hainbat arlotan: Diseinua, Fabrikazioa, Mantenimendua, Metrologia, Kalitatea, Marketina, Giza Baliabideak, Antolamendu Industriala, Informatika eta Elearning; euskaraz ikasteko eskaintzarekin jarraitzen dugu eta 11 ikastaro berri gehitu ditugu.

Katalogoa deskargatu (1,85 MB)...


Katalogoaren berritasunak:

Katalogo Modularraz* (CM) eta Eskaintza Irekiaz (OA) gain, ikastaro-ildo berri bat eskainiko da: Katalogo Orokorra (CG). Ikastaro hauek enpresei eskubidea ematen die Gizarte Segurantzako kuoetan prestakuntza hobariak aplikatzeko eta honela aurreko urtean egindako kotizazioen parte bat berreskuratzeko. Horrez gain, IMHk, baimendutako erakunde antolatzaile izanik, beharrezkoak diren izapideak egin ditzake, baliabide hauen erabilgarritasuna erraztuz.

Ikastaro berriak / ikastaroak euskaraz/ eskaripekoak:

Berritasunen artean Mantenimendu arloko “Automatismo programagarriak Omrom eta Allen Bradley 2.maila”, Fabrikazio arloko “Programazio parametrikoa FANUC fresatzeko makinarentzat”, Metrologia arloko “Neurketa eramangarriko besoa”...; gehiago ere dira Giza Baliabide, Informatika eta beste arloetan.

Bi dira euskaraz programatutako ikastaroak: Automatismos Hidraulikoak Mantenimendu Arloan eta CNC Heidenhain fresatzeko makina 2.maila Fabrikazio Arloan.

Programatutako aukera zabalaz gain, IMHk eskaripeko prestakuntza eskaintzen die enpresei eta hauen behar, helburu eta estrategiara egokitzen da, enpresan bertan sortzen diren arazoak konpontzeko modurik eraginkorrena, alegia. Eskaripeko prestakuntzan, edukiak, ordutegia eta hizkuntza (euskaraz ere ikas daiteke) beharren arabera moldatzen dira eta klaseak IMHko instalazioetan edota enpresan bertan emateko aukera ere badago.

¿Nork har dezake parte?

EAEko enpresetako langileek eta iazko modu berean langabetuek har dezakete parte prestakuntza iraunkorrean eta azken hauei tokia gordeko zaie emango diren ikastaro guztietan.

Langabezian daudenak LANBIDEn inskribatu behar dira, orientazio zentru batera joan eta parte hartu nahiko duen ikastaroentzat egokitasun ziurtagiria eskatu.

 

*Katalogo Modularra (CM):

Katalogo Modularraren ikastaroak Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sistemari egokitutakoak, ezagutza eta gaitasunak lortzeko edo osatzeko modua dira, baita Lanbide Gaitasuna egiaztatzeko Sisteman sartzeko eta hau baino areago, Titulu ofiziala lortzeko ere.