2011ko 2. seihilabeteko prestakuntza iraunkorreko katalogoa
Deskargatu langile eta langabetuen ikastaroen katalogoa (pdf).
Ikusi 2011 urteko bigarren sei-hileko ikastaroen programazioa.
Gure
eskaintzan 2 ikastaro mota desberdin daude Eskaintza
Irekia (OA): Lanean edo langabezian daudenei zuzendutakoak eta
LANBIDE-Hobetuzen bitartez diruz lagunduak; eta Katalogo Orokorra
(CG): Ikastaro hauetan parte hartuz gero enpresek Gizarte
Segurantzako Hobariak eskuratzeko aukera daukate, aurreko urteko
kotizatutakoaren zati bat errekuperatuz.
IMHk erakunde
antolatzaile gisa hobari hauek eskuratzeko behar den kudeaketarako
baimena dauka, enpreseri lan hau erraztuz.
Eskaripeko ikastaroak:
Programatutako ikastaroez gain, IMHk eskaripeko prestakuntza jartzen du enpresen eskura, prestakuntza hau enpresaren estrategia, behar eta helburueri egokitzen denez eta bertan ematen diren arazoeri aurre egiteko modurik eraginkorrena da. Prestakuntza mota honetan edukiak, ordutegiak baita hizkuntza ere (euskaraz edo/eta gaztelaniaz) moldatu daitezke eta bai enpresan baita IMHko instalazioetan emateko aukera dugu.
¿Nork parte har dezake?
EAEko enpresetako langileek eta, iaz bezala, langabetuek ere Prestakuntza Iraunkorrean parte hartzeko aukera izango dute. Azken hauek beraientzat gordetako tokia izango dute ematen diren ikastaro guztietan.
Langabetuek LANBIDEn izena emanda izan beharko dute eta orientazio zentru batetan egokitasun ziurtagiria eskatuta izan beharko dute parte hartu nahi duten ikastaro bakoitzeko.
Ondorengo estekan Lanbideko zentruei buruzko informazioa aurki daiteke...