‘ETEn erronkak ikasgelatan’ 1.saria IMHko mekatronika eleanitzeko ikasleek irabazi dute

2015/12/04 00:00:00 GMT+1
Izarra Centre-ek ekintzailetza eta industria mundura gerturatzeko sustatzeko antolatzen duen lehiaketan Abraham Bilbatua, David Liébana, Gorka Eizagirre eta Oihane Baskaran ikasleek multicutter izeneko lana saritu dute.

Debabarreneko DBH, Batxilergo eta heziketa zikloetako hamaika gaztek, “Gazteak eta ETEak” programan parte hartu eta horretan aurkeztutako lanengatik sariak jaso zituzten atzo arratsean amaitu ziren Ermuko X. Toki-garapen Jardunaldien baitan. Sariak banatzeko ekitaldiaren buru izan ziren Teresa Laespada Foru Diputatua eta Carlos Totorika alkatea. Guztira 200 ikasle gaztek hartu dute parte, taldeetan eraturik 47 lan edo proposamen aurkeztu izan dira.

IMHko Abraham Bilbatua, David Liébana, Gorka Eizagirre eta Oihane Baskaran ikasleek osatzen dute talde irabazlea eta landutako ideia "Multicutter saw 3000" izan da: erabilera anitzeko laban ergonomikoa: aldaketa automatikoduna, mozketa elektrikoa, materialen araberako funtzio termikoduna, aho (filo) hedagarria, arina, kontsumo-energetiko baxuduna, konpaktua, eta publiko desberdinentzat egokitutako hainbat gama eskainiz. Saritzat Ermuko merkataritzan kontsumitzeko pertsonako 50 euroko txekeak eskuratu dituzte.

ETEn erronkak ikasgelatan’ tituluaz ikasle gazteek parte-hartze eta ekintzailetza prozesuan parte hartu dute bere sormena probatuz herrian dugun ehun produktiboa nahiz bertan ekoizten diren produktuak ezagutu ondoren. Esterako bizikletak, desfibriladoreak, buru babesgarriak, zinerako besaulkiak, teknologia berriak, eta abar…Prozesu hori tailerren bidez egin dute, hiru ordutan. Parte hartu izan duten zentroek ondorengoak izango dira: Armagintza Eskola, IMH, Uni Eibar-Ermua eta San Pelaio ikastetxea.

Ermuko Toki-garapen Alorrak amaitu berri du DBH, batxilergo eta heziketa zikloetako ikasleei zuzenduriko jarduerak ‘Gazteak eta ETEak’ programaren baitan. Horrek Eusko Jaurlaritzaren eta, hain zuzen, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzaren finantzazioa jasotzen duelarik.