30+10 Mintegia: Hizkuntzen kudeaketa enpresan
Elgoibarko IMHk "30+10 Mintegia: Hizkuntzen kudeaketa enpresan" jardunaldia antolatu du urriaren 25erako, sektore industrialari merkatuan egun dauden zerbitzu, produktu eta praktika ona eleanitzak ezagutarazi eta hurbiltzeko asmoz. Jardunaldia antolatzeko IMHk protokoloa sinatu zuen 2006 urtean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzarekin eta besteen artean adierazten zuen hiru urtez jardunaldi tekniko hau antolatzeko konpromisoa. Jardunaldia antolatzeko IMHrekin batera kolaboratzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elgoibarko Udalak, makina-erremintaren ekoizleen elkartea AFMk eta Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak.
Une hauetan IMH jardunaldiko egitaraua antolatzen ari da eta ohar honen bidez, tailer ataletan enpresa edo aholkularitzei deialdia egiten die, eleanitzeko produktu, zerbitzu edo praktika onik azaldu nahi badute harremanetan jar daitetzen uztailaren 27a baino lehen 943744132 telefonoan edo imh@imh.es helbidean. Behin-betiko egitaraua irailean aurkeztuko da.
IMHk, Ahize-AEK aholkularitzarekin batera abiatu zuen euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa duela 4 urte, eta bere ildo estrategikoetako bat hizkuntzaren inguruan hezkuntza eta enpresaren arteko zubi lanak egitea denez, ildoa gauzatzeko ekimenetako bat 30+10 mintegia dugu, ingurune industrialari kudeaketa eleanitzak ekar dezakenaren zabalkunde lana egin nahi baita jardunaldiaren bidez.
IMHko euskara planak baditu laguntzaileak, besteak beste Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politika Sailbuordetza.