30+10 mintegiko 7. edizioaren egitaraua
30+10 Mintegia, 7. edizioa
Hizkuntza-kudeaketa enpresan: AURKEZPENA
-
IZEN EMATEA: beharrezkoa aurretik egitea, eta doakoa, hemen...(telefonoz ere egin dezakezu 943744132 zenbakian edo mezua bidaliz imh[abildua]imh.es helbidera)
EGITARAUA:
-
08:45 Harrera: Akreditazioa eta dokumentazioa jaso
-
09:00 Hasiera ekitaldia. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Elgoibarko Udalaren agurrak. IMH eta Ahize-AEKko arduradunen eskutik.
-
09:35 “Mapping Best Multilingual Business Practices in the EU (2/2011)” lanaren helburu eta emaitzen aurkezpena. LANGUNE. Europako aditua. Antoine Raulin (Bureau van Dijk)
-
10:20 “India sozio-ekonomikoa, sozio-linguistikoa eta sozio-kulturala” aurkezpena eta mahai ingurua. AFMk azalduko du Indiako merkatuan sartzeko sustatzen diren estrategiak eta enpresek haien esperientzia praktikoa. Mahai inguruko partaideak: Jon Ander Mugika (DANOBAT), Ander Aranbarri (JUARISTI) eta Andoitz Korta (KORTA). Dinamizatzailea: Mikel Artola (AFM)
-
11:10 “Hizkuntza-kudeaketaren garrantzia enpresen nazioarteratze prozesuetan” Leyre Madariaga, TECNALIAko hedapenerako zuzendaria eta Idoia Aldekoa, ELHUYAR AHOLKULARITZAko kidea.
-
11:40 Atseden-kafea
-
12:10 “Lantokiko Prestakuntza eta Txandakako Lanbide Heziketa euskaraz" mahai ingurua. Nola kudeatu hizkuntzen aldagaia, lanbide heziketako ikasle euskaldunek praktikak/txandakatzea euskaraz egin ahal izateko? LANBIDE HEZIKETA SAILBURUORDETZA, IKASLAN, enpresa eta ikastetxe ordezkariak
-
13:00 "Management eta hizkuntza-plangintza". Xabier Erize. New Jerseyko Seton Hall Unibertsitatean soziolinguistikan aditua
-
13:45 Zerotik milara, BIKAIN enpresa izateko. Elkarrizketatu/Elkarrizketatzailea: Anaje Narbaiza (ELAY) eta Galder Lasuen (EUSKALIT)
-
14:30 Gosegarria. Makina Erremintaren Museoan
Oharra
- Euskara-gaztelania aldi bereko itzulpena eskainiko zaie entzuleei, eta atzerritararen kasuan ere euskarara eta gaztelaniara itzuliko da.
- Nola iritsi IMHra...
ANTOLATZAILEAK:
Makina Erremintaren Institutua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala eta AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza,