30+10 mintegiko 9. edizioaren egitaraua

2014/09/03 23:00:00 GMT+1
Urriaren 2an burutuko da Elgoibarko IMHk antolatutako "hizkuntza-kudeaketa enpresan" inguruko jardunaldia. ARETO NAGUSIko hitzaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dira zuzenean gune honetan, jatorrizko bertsioan (euskaraz).

30+10 Mintegia, 9. edizioa

Hizkuntza-kudeaketa enpresan. Ikusi mintegiaren AURKEZPENA

  • IZEN EMATEA: beharrezkoa aurretik egitea hemen... (telefonoz ere egin dezakezu 943744132 zenbakian (Eider Iriondo Ansola) edo mezua bidaliz imh[abildua]imh.es helbidera).

  • Izena ematean adierazi bi ataletara etorriko zaren eta bigarren ataleko zein hitzaldi entzungo dituzun (zenbatuta daude).

EGITARAUA

  • 08:45 Harrera: Akreditazioa eta dokumentazioa jaso.

J A R D U N A L D I A R E N   O N G I   E T O R R I A

ARETO NAGUSIA
  • 09:00 Hasiera ekitaldia. IMHko Zuzendaria: Joxean Egaña Ajuria / AEKko Koordinatzaile Nagusia: Mertxe Mujika. Agurra Elgoibarko Udala: Ane Beitia Arriola, Udal Euskara Zinegotzia. Sarrerak: Gipuzkoako Foru Aldundia: Zigor Etxeburua Urbizu, Euskara Zuzendaria, Nola egin euskaraz formatutako gazteek euskaraz lan egin dezaten? / Eusko Jaurlaritza, Patxi Baztarrika Galparsoro, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.

J A R D U N A L D I A R E N   1. A T A L A :

L A N B I D E   H E Z I K E T A R E N    L A N T O K I K O   P R E S T A K U N T Z A   E U S K A R A Z.

ARETO NAGUSIA
  • 09:45 Lanbide Heziketa eta Euskara. Gehitu proiektuko 2. faseko emaitzen aurkezpena. IMH: Fermin Lazkano Perez, Asmaolako Zuzendaria.

  • 10:00 Eragileen ikuspegitik iritzi erronda: zein egoera ikusten duten egun eta aurrera begira. Eusko Jaurlaritza: Ramon Martinez de Murgia Urreta, Lanbide Heziketako Zuzendaria. Enpresa ordezkaria: Peio Olaskoaga, Danobat Group. Ikastetxeko ordezkaria: Ina Landa, Urola Ikastola BHI. Lanerako Prestakuntzako arduraduna: Xabier Bengoetxea, Lasarteko Berritzegunea. Hizkuntza Aholkularitza. Udal Garapen Agentzia: Joxe Luix Agirretxe, Oarsoaldeko Euskara-batzorde ordezkaria. Lanekiko ordezkaria: Kepa Altube, Kudeatzailea.
  • 10:35 Hausnarketa taldeen lanketa (kafearekin). Galderak taldeetara ekarriko dira eta proposamenak jaso, adostu eta lehenetsiko dira.(ATAL HAU EZ DA STREAMINEZ EMANGO).
  • 11:20 Emaitzen aurkezpena. Bozeramaileek jasotakoak aurkeztuko dituzte. Eragile eta entzuleen arteko solasaldia sustatuko da.
  • 11:45 atsedena.
Jardunaldiaren lehen saio honetan (nahi duen pertsona ororentzat irekia da) parte hartuko dute Gehitu II Proiektuan parte hartu duten erakundeen ordezkariek: Ikaslan, Hetel, Izea-Aice, EHI, eta baita Lanbide Heziketako ikastetxeetako HNAT hizkuntza normalkuntza teknikariak eta Lanerako Prestakuntzako arduradunak.

J A R D U N A L D I A R E N   2. A T A L A :

E N P R E S A - E L K A R T E - A H O L K U L A R I E N   P R A K T I K A   O N A K

(20 minutuko aurlezpenak paraleloan. 15 minutuko hitzaldia eta 5 minutu galderentzat. Izena ematean aukeratu eta adierazi entzun nahi diren aurkezpenen zenbakiak)

ARETO NAGUSIA (STREAMING BIDEZ ERE)
KARAKATE GELA
12:15

(1) AHIZE-AEK. Administrazio kontratuetako hizkuntza baldintzak betetzeko gida. Mikel Urdangarin, Hizkuntza teknikaria.

(2) ELHUYAR. ETEek nazioarteko harremanetan jarduteko izan ditzaketen hizkuntza- eta kultura-hesiak gainditzeko bideak eta estrategiak. Maddi Etxebarria, enpresetako hizkuntza-planetako teknikaria. AUTOMOBILGINTZA HIZTEGIA. Garbiñe Alkiza, Automobilgintza Hiztegiaren koordinatzailea.

12:35

(4) EMUN. Enpresetako batzarrak eta bilerak euskaraz egiteko estrategiak. Urko Azpiroz Osa, Emuneko Teknikaria.

(3) CARITAS BIZKAIA. Bideratzaileak: Egitura berezian hizkuntza irizpideak ezartzeko sarea. Pili Castro, Caritas Bizkaia-ko Euskara koordinatzailea eta Maria Traspaderne ARTEZ Euskara Zerbitzuko teknikaria.

12:55

(5) LANSAREAN: Enpresa eta profesional euskaldunek elkar ezagutzeko lan-ataria. ENPRESAREAN azokaren aurkezpena. Rober Gutierrez Mateos , Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendaria.

(6) IBERBA. Itzulges: Itzulpenak kudeatzeko era berria eskaintzen duen aplikazioa. Patxi Alaña Arrinda, Iberbako Zuzendaria.

13:15

(7) INGUDEA. Goierriko zazpi lantokiren ekimen bateratua lantokietan eragiteko. Andoni Zubeldia, Orkliko Euskara arduraduna.

(8) LANGUNE. Bidasoa: eskualde bat hiru hizkuntza. Eleaniztasuna kudeatzeko programa baterantz. Fernando Alana, Languneko zuzendaria.

J A R D U N A L D I A R E N   A M A I E R A

ARETO NAGUSIA
  • 13:35 (9) PuntuEUS domeinua: nola eta zergatik eskatu? Ekainean aurkeztu zen
PuntuEUS aktibazioaren ondoren, irailaren 16an abiarazte-aldia irekiko dute. Xehetasunen berri emango du Josu Waliño, puntuEUSeko zuzendariak.

  • 13:50 Luntxa. Makina Erremintaren Museoan.

 

O H A R R A K:

  • Areto Nagusiko hitzaldiek euskara-gaztelania aldi bereko itzulpen zerbitzua izango dute
  • Hitzaldi guztiak bideoz grabatuko dira eta jardunaldiaren ondoren IMHko web gunean erabilgarri ipiniko dira.

 

A N T O L A T Z A I L E A K:

Makina Erremintaren Institutua, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala, AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza, eta LANEKI

 

A U R R E K O    E D I Z I O A K ...