30+10 mintegiko bideoa, lapurpena eta argazkiak
ARGAZKIAK...
BIDEOA... (Areto Nagusiko hitzaldiak, internetetik zuzenean emandakoa)
BAPATEKO LABURPENA:
30+10 MINTEGIAREN 9. EDIZIOA / SARRERA EKITALDIA
IMH, ELGOIBAR - 2014-10-2
* Edurne Bilbao (IMH):
-
Aurkezpena:
* Joxean Egaña (IMHren zuzendaria):
-
Ongi etorria.
* Mertxe Mujika (AEK-ren koordinatzaile nagusia):
* Ane Beitia (Elgoibarko Udala):
-
Elkarlana Elgoibarko Lanbide Heziketa eta Enpresekin, euskararen erabilera sustatzeko.
* Zigor Etxeburua (GFA-ren euskara zuzendaria)
-
Pertzeptzioa aldatu beharra dago, zerbitzuak ematen dituzten enpresetan batez ere, bertako hornitzaile eta bezeroak dituztenak.
-
Hobe da langile eleanitzak hartzea enpresarentzat, baina harrera euskaraz egitea ere garrantzitsua da. Hala ez bada nekez bihurtuko dira langileok eragile.
-
Euskara plan doituagoak beharko genituzke. Zerbitzuak euskaraz eskaintzeko planak beharko genituzke.
-
Administrazioari dagozkion ardurak: arautu, lagundu, sustatu eta praktikatu.
* Patxi Baztarrika (Hizkuntza Politikarako sailburuordea):
-
Kontratazio administratiborako hizkuntza irizpideak:
-
Kontsumitzaileen legearen garapena.
-
Prestakuntza iraunkorra: langabetuei euskara ikastaroak.
-
388 enpresak jaso dute laguntza azken urteotan (LanHitz). 25 milioi eurotik gora horretan erabilitakoak. Bikain (154 ziurtagiri banatuta jada). 477 kide ebaluatzaile klubean.
-
“Emaitzak apalak dira ordea. Denon artean lortu beharko genuke orain garen baino eraginkorragoak izatea”.
-
LH ezer bada zubia da, eskola eta enpresaren arteko zubia. “B” eredua sortzea helburu duen agenda estrategikoa abian du EJ-k. Datuek baitiote DBH eta batxillergoan “D” ereduko ikasleak nagusi direla, baina “A” eta “D” besterik ez dauden LH-n “A” ereduko ikasleak dira nagusi.
-
Lan-Hitzen proiektu pilotu berria: 8/10 enpresa industrialetan epe jakin baten barruan, enpresaren lan hizkuntza euskara izatea. Eredugarria da Elayren ibilibidea.
1. SAIOA LANBIDE HEZIKETAREN LANTOKIKO PRESTAKUNTZA EUSKARAZ:
Mikel Urdangarin (Ahize-AEK) – IMH Fermin Lazkano – Kepa Altube Laneki – Rikardo Lamadrid Laneki
- GEHITU proiektua:
-
Gipuzkoan iaz 700 galdetegi jaso baziren, aurtengo lagina bikoiztu egin da (1.400dik gora).
-
MU: Gipuzkoako 39 ikastetxek hartu dute parte.
-
RL: “jakinbai”. LHrako materiala euskaraz sortzeko proiektua.“Euskara eta berrikuntza dira gure oraingo balizak”.
-
FL: gehituko galdetegietan jasotako emaitza eta ondorioak.:
. Harrera egile eta instruktore asko euskaldunak izan arren, azalpenak gaztelaniaz eman dituzte.
. Laneko dokumentazioa: 5etik 1ek banatzen dute dokumentua euskaraz.
. Euskaraz egiteko gai? %84ak baiezkoa dio. Baina gogorik bai horrela aritzeko? %55ak dio baietz. %11k ez du euskaraz lan egin nahi.
. “D” ereduan ikasteak eragina du gero lan munduan aritzeko gogoarekin. “D” ereduaren aldeko apustua egin beharko genuke gero gorrek gogoarekin eragin zuena duela garbi erakusten baitute datuek.
-
Erronda: Ramon Martinez de Murgia (EJ LH-ko zuzendaria), Ina Landa (irakaslea), Peio Olaskoaga (Danobat Group), Txuss Alonso (Niessen), Xabier Bengoetxea (LP arduraduna Lasarte), Arritxu Zelaia (aholkularitzak), Joxe Luix Agirretxe (Oarsoaldeako euskara zerbitzua).
- RMM:
. 107 heziketa ziklo eskaintzen dira EAEn.
. Pixkanaka gora doa euskaraz ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleen kopurua.
. “B” eredua ezarri nahi dugu LHn, batez ere Araba eta Bizkaia ezkerraldean.
. Jakinbai materiala oinarrizkoa eta ezinbestekoa da euskararen normalizazioan aurrera egiteko LHn.
. Instruktoreak euskaldunak izatea faktore garrantzitsua da. Beraz hala izatea eskatuko genuke.
. Industria arloan euskararen erabilera bultzatzea izan beharko luke gure erronka nagusia. Baita langileen arteko erabileran aurrerapausoak eman, bezero-hornitzailzeekin gauza bera eta azkenik, terminologia arloan eman behar dira pausoak.
- XB:
. Helburuak LH-ko normalizazio planetan: beste erakundeekin elkarlana sustatu, euskararen eskaintza handitu, euskara plana duten enpresen zerrenda ezagutarazi, praktikak euskaraz egiteko bideak egin, dokumentazioa euskaratu, motibazio saioak egin, bitartekoak eskaini, irakasleei ikastaroen berri eman, praktikaldiaren jarraipena egin, aliantzak bilatu enpresekin praktikaldiak euskaraz egin ahal izateko.
- IL:
. Hizkuntza minorizatua da euskara eta normalizazioa behar du. Normalizazioa ez da goitik jausiko zaigun zerbait. Lan egin beharko dugu horretan. Adibideak jarri ditu (LP-FCT, BEZ – IVA, torloiua- tornillo). Hau ez gertatzeko zer behar dugu? Euskaldun osoak (euskalduna, alfabetatua eta kontzientea).
- PO:
. Lehenik eta behin, enpresak nahi izan behar du praktikak euskaraz egitea. Hausnarketa prozesu batetik etorri behar da hori. Bestetik, zentroei jakinarazi behar zaie hori.
. Harrera egiten zaionean ikasleari oso inportantea da enpresako euskara planaren berri ematea. Tutoretza lana ere garrantzitsua da.
. Alfabetatuen kopuruk gora egin du ikasleen artean eta horrek ekarri du enpresaren euskararen erabileran positiboki eragitea. Terminologia..
. Praktika ona: ikasleak izan duen ibilbidea beste langileei azaltzen die.
- Txuss Alfonso eta Mikel Mujika
. Hizkuntza paisaia oso garrantzitsua da, euskal giroa sortzen laguntzen du. Harrera ere oso garrantzitsua da.
. Ikasleen %100a “D” eredutik datoz,.
. Dokumentazio teknikoa erabat landu gabe dute.
. Motibazio aldetik lan asko egiten dute (matrikulatu euskaltegietan...).
- JLA:
. Gainontzeko eragileei zer eskatu?
. Don Bosco: eskualdeko enpresetan eragin handia ikasleak praktiketara joaterakoan.
. 09-10 ikasturtean EJ-rekin batera metodologia adostu eta praktikan jarri ikastetxe eta zenbait enpresekin. Baldintzak: instruktorea euskalduna, harrera ahoz ahoz idatziz euskaraz egin, errotulazioa euskaraz langileak lan egingo duen eremuan eta dokumentazioa euskaraz.
. 10 enpresako unibertsoa sortu dugu Oarsoaldean. Don Boscotik 160 enpresetara joaten dira ikasleak.Beraz, badago zer egina. Lagina, beraz, txikia-mugatua da.
. Eskaera: Hezkuntza sailari, LP modulua arautzen duen araudian Hizkuntza Irizpideak sartu. Bigarrena enpresei, diru-laguntza lerro bat zabaldu HPS-k. Azkena eragileei, elkarlanean arituta egoera honi aterabidea emateko.
- AZ:
. LHen diruz lagungarri izatea akuilu izan da aholkulariontzat.
. Sistematizazioa da hobetzeko gakoetako bat (EJ-k...). Hitzarmenetan jasotzea hizkuntzaren gaia eta ondoren jarraipena egin modu sistematizatu batean.
. Enpresak prest egon behar dute praktikaldia euskaraz egin ahal izateko (baliabideak...).
. Enpresa askok euskara plana izan arren, praktikaldia euskaraz egitearen gaia ez dute txertatuta oraindik.
. Administrazio publikoek eredugarri izan beharko lukete, praktikaldiak askotan bertan egiten baitira.
HAUSNARKETA TALDEEN LANKETAREN ONDOREN ATERATAKO ONDORIOAK:
EUSKO JAURLARITZA:
. LP arautzen duen dekretuan euskara kontuak sartu
. Enpresei informazioa eman, koordinazioa erraztu.
ALDUNDIAK, GARAPEN AGENTZIAK, UDALAK
. Ikastetxeekin lagun, gidari izatea eta baliabideak jartzea.
ENPRESAK
. Protokoloa zehaztea gutxienekoa bermatzeko
. Euskara planetan txertatu eta garatu.
. Hizkuntza normalizazioa helburu korporatiboetan sartzea.
. “D” ereduko ikasleek praktikak euskaraz egin ahal izateko baldintzak sortzea.
IKASTETXEAK:
. Jarrera aktiboa eta arduratsua ikasleekiko.
. Harremana hobeto kudeatu, sistematizatu.
. Zuzendaritza eta lankideen inplikazioa.
. LP tutoreak aukeratzerakoan euskarekiko motibazioa izatea.
SINDIKATU ETA ALDERDI POLIITKOAK
. Eredugarriak izan.
. Babesa ematea: prestakuntza euskaraz izateko zaintza eta babesa.
BERRITZEGUNEA
. Eskualde arteko koordinazioa bermatu.
BIGARREN SAIOA. ENPRESEN PRAKTIKA ONAK
1 ADMINISTRAZIO KONTRATUETAKO BALDINTZAK BETETZEKO GIDA
(Mikel Urdangarin)
Enpresek: Zergatik, Zertarako, Nola eta Zenbat?
Eskubide eta aukera berdinak, ELKARBIZITZARAKOA gakoa.
EH %27 elebiduna
EAE %32
Gipuzkoa %54
%17 bakarrik dago euskara sustatzearen kontra.
Belaunaldi prestatuena.
Sistemak: Ondasunak eta Ondasunak sortu eta ez dira berdin banatzen.
Pertsona batzuk hizkuntzari dagokionez pribilegio egoera daukate, eta egoera berdintzeko, pribilegioak galdu behar dituzte.
Enpresek hizkuntza eskubideak bueltatu behar dizkio jendarteari.
Berdintasunean eta ekologiaren inguruan bestelako eskubideen alde egiten den moduan, modu naturalean ikus dadin.
Enpresari profesionaltasuna eskatzen zaio, hizkuntza txertatuz enpresaren kudeaketan.
Gizartea inoiz baino elebidunagoa eta kontzienteagoa da.
Lehentasunak enpresa bakoitzak bereak aztertu behar ditu, lanpostu giltza zein den aztertu behar du.
Neurriak hartu behar dira testuinguru eta marko batean.
Profesionaltasuna gaia serio hartu eta kudeaketan sartzea.
Ez da itxaron behar jende guztia martxan jartzea, behin hasita horrela ere motibatuko dira besteak
2. ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEK NAZIOARTEKO HARREMANETAN JARDUTEKO IZAN DITZAKETEN HIZKUNTZA- ET KULTURA-HESIAK GAINDITZEKO BIDEAK ETA ESTRATEGIAK (ELHUYAR). MADDI ETXEBERRIA ETA GARBIÑE ALKIZA.
Komunikazioa: bertako enpresak kanpora doazenean zein hizkuntzatan egin? Nola? Langune 2011: Frantzian bertako hizkuntza + beste batzuk... Europatik kanpo ordea ez da ia bertako hizkuntzarik erabiltzen. “ze gutxi erabiltzen ditugun kanpora goazenean bertako hizkuntzak).
EPIC: 20 enpresa txikitan aztertu komunikazio-hesiak. Egoera aztertu (hizkuntza ezagutza...), kulturartekotasuna lantzen da?...
Estrategia eta bide batzuk proposatuko dira:
1.-Web gunean da kanpora goazenean enpresa batera lehen irudia: webgune eleanitzak sortu, diseinua herrialdeko bertako enpresa batekin egin.
2.- Kulturartekotasuna: trebatu, bezeroei galdetu euren ohiturak, sentsibilizazioa...
3.- Ahozko komunikazioa: trebakuntza (laburrak, intentsiboak enpresan...), kontratazioetan hizkuntza-eskakizunak ezarri, kanpoko ikasleak praktiketara ekarri...
4.- Idatzizko komunikazioak: akats gramatikalak egiten dira, arazo terminologikoak... Beraz: bertako itzultzaile batengana eraman testuak, hizkuntza bakoitzari eman beharreko lekua erabaki, txantiloiak hainbat hizkuntzatan jarri, hiztegi terminologikoak sortu...
-
Adibidea: automobilgintza Hiztegia. 6 enpresen artean sortutakoa.
-
Beharrak: beste herrietako terminologia jakin behar dugu (hornitzaileak kanpokoak...).
-
Zergatik: Langile askok ez dakite terminoen esanahia eta gainera termino bera askotan erabiltzen da gauza desberdina adierazteko.
-
Garrantzia: bezeroarenganako ulergarritasuna, kalitatean hobetzen da, errentagarritasuna (gastuak murriztu).
-
Euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa, alemana eta txinera. Interfacea 6 hizkuntzatan. 2637 kontzeptu. Enpresa bakoitzak 250 hautatzeko aukera izan du. 1.000 orokorrean hartutakoak ingelesetik. Bakarrik beraiek erabili dezakete hiztegi hau.
3. BIDERATZAILEAK: EGITURA BEREZIAN HIZKUNTZA IRIZPIDEAK EZARTZEKO SAREA. PILI CASTRO (CARITAS) ETA MARIA TRASPADERNE (ARTEZ).
Egitura konplexua dute. 19 arlo, 7 bikariotza, 100 egoitza, 138 langile eta 2.700 boluntario. 2009an euskara plana abian jartzeko erabakia hartu zuen Caritasek.
Euskararen beharraz jabetu zen Eliza (mezak...). Irudia euskaldundu nahi zuten. 4. ardatza aintzat hartu eta hizkuntza irizpideak zehaztu zituzten. Euskara batzordea sortu zen. Organo nagusia den Kontseiluak onartu zituen irizpide hauek.
Errealitate desberdinak sail bakoitzaren barruan eta horregatik lehentasunak markatu zituzten.
Organigrama konplexua. Elkarturik, sarean egiten dute lana (lan taldeak...). Horregatik bideratzaileen figura sortu zuten.
Bideratzaileak: bidea egiten lagunduko dutenak eta euren lan taldeetan zubi lana egingo dutenak izango dira. Pertsona horiek ez du zertan euskaldunak izan. Trukean baliabideak eman: sentsibilizazioa, intraneta (errotuluak, txantiloiak, adierazle sistema, aholkularitza...)
Emaitzak: informazio guztia jaso da eta benetako argazkia eduki, beharrak identifikatu dira, baliabideak eskaini eta kanpainak egin dira. Guztia sistematizatu da. Honek ere lagundu du gaztelaniaz egiten diren gauzetan hobetzen.
Boluntarioak: asebetetze inkestan galdera bat jarri genuen eta gainditu dugu. Balore moduan sartu eta landu nahi dugu euskara Caritasen.
4. ENPRESETAKO BATZARRAK ETA BILERAK EUSKARAZ EGITEKO ESTRATEGIAK
(Urko Azpiroz)
Ez du bilera moten inguruan hitz egingo dinamika bat aurkeztuko du.
Bileraren ezaugarriak aztertu behar dira: Bideratzailea nor den, markoa zein den, zehatza edo jarraia. Ezin da beti formula bera erabili.
Posible da gidariaren ezagutza baxua izanda, euskararen erabilera %25ekoa da.
Ze kultura dagoen garrantzitsua da, bilera horretaz gain gainontzeko arloetan ze jarrera daukadan. Bileran bertan zein den egoera, aurretik lanketarik izan duen.
Erakundearen jarrera garrantzitsua da, irizpiderik duen...
Enpresari ematen dion balioa, ezberdina izan daiteke: eraginkortasuna, koherentzia.
Elkar entzutea ohitura... bultzatzeko, helburu baino bitarteko moduan.
Erakundean bilerak zein hizkuntzatan egiten diren adierazle garrantzitsua..
BALDINTZAK
Progresibidadea egon behar da.
Mugimendua egon behar da, jende ezberdinak parte-hartu.
Konstantzia.
Adostasun bat egon behar du.(Zer zegoen, zer dago, zer nahi dugu egotea)
Euskaldunak, erdaldunak, ikasten daudenak... bakoitzak bere aukeren arabera konpromisoa hartu behar du.
Bilera aurretik eta ostean egiten den lanak garrantzi handia dauka. Baldintzak sortu eta arazoak bideratu.
Beti egin daiteke zeozer, euskararen presentzia txertatzen joan behar da.
5. LAN-SAREAN
(Rober Gutierrez)
Eremu sozioekonomikoa bultzatzea
Lan-sarean, garai batean Bilalan-en oinarria. Hori zaharkituta zegoen.
Beharra euskaraz kudeatzeko lan deialdiak, eskatu eta eskaini.
Hautaketa prozesua euskaraz ez egiteko aitzakiarik ez dago.
Enpresarean:
Asteartean aurkeztuko da medioen aurrean, 2. Enpresarean azoka, euskarazko produktuak dauzkaten eta euskaraz lan egiten duten enpresak harremanetan jartzea.
Ideia daukan enpresak bertan ezagutarazi eta ideia aurrera ateratzeko laguntza topatu.
Urriaren 23an izango da.
6. ITZULGES: ITZULPENAK KUDEATZEKO ERA BERRIA ESKAINTZEN DUEN APLIKAZIOA. PATXI ALAÑA (IBERBA)
- Funtzioak eta erabiltzaileak: adibidez e-maila idatzi hizkuntza batean eta bezeroak nahi duen hizkuntzara itzultzen du momentuan. Itzulpen memoriak eguneratuta edukitzea ahalbidetzen du.
- Batez ere enpresa, udal, erakunde eta itzultzaileek erabiltzen dute.
- Kudeaketa: panela agertzen da eta bertan item mordoa daude, zuk nahi duzuna aukeratzeko (eskatzailea, jatorrizko hizkuntza, data...).
- Itzulpenak egin edota zuzentzeko balio du. Pentsa itzultzailea testu bat itzultzen ari dela. Aplikazioa aplikatuz momentuan zuzenduko dizu edota berdina den testua proposatuko dizu, kolore desberdinez azalduta.
- Hiztegia kontsultatzea: aurrena memorian, gero enpresako hiztegian eta azkena Interneten.
- Testu prozesatzailea: word bezala.(euskal deklinabidearekin arazoak). Argazki asko dituen txostenetarako ez da oso egokia.
- Web batetik hartzen da aplikazioa, ez da jaitsi behar, doakoa da hasieran baina honek 1.500 esaldi gorde ditzake bakarrik.
7. INGUDEA
(Andoni Zubeldia)
Hasierako kezka bat. Ez dakigu eskualdean zein den egoera.
Enpresa ezberdin asko, denak industrialak. Helburua, lan mundua, lan mundua euskalduntzea.
Batzuk parte-hartu dute interesa zeukatelako eta beste batzuk zuzenean eurengana joan direlako.
Goiherrin aukera zegoen indarrak metatuz helburuak lortzeko.
Helburu zehatzak:
-
Ezagutza elkarrekin partekatzea, elkarri laguntzeko.
-
Eskualdean eragitea
-
Goierriko gainontzeko lantokiak erakartzea (planik ez daukatenak ere)
Ingudeko enpresa bat konturatu zen enpresa euskalduna izanda, ikasle erdaldunak bidaltzen zizkioten, horren jakitun ikasleak bidaltzen zituenarekin hitz egin eta bideratu egin zuten kontua.
Hornitzaileei trebakuntza euskaraz jasotzea eskatzeko gutuna bidali diete.
Goierriko garapen agentziarekin egindako harremanak beste enpresetara heltzeko aukera eman zien.
Gabeziak, Goierrin 300 enpresa, baina euskara-plana 7 bakarrik. Hala ere positiboa da ere kasu batzuetan betidanik funtzionatu dutela euskaraz.
8. BIDASOA: ESKUALDE BAT HIRU HIZKUNTZA. ELEANIZTASUNA KUDEATZEKO PROGRAMA BATERANTZ. FERNANDO ALANA (LANGUNE).
- Helburua: hizkuntzen kudeaketak enpresan duen garrantziaz jabetzea. Plan berritzaileak eskaini enpresei, herritarrengana hurbiltzeko. Lana topatzeko aukeren berri eman herritarrei, muga gertu izanda batean zein bestean aritzeko aukerak handituz hizkuntza eleanitzarekin.
-
Ondorioak: eskualdeko enpresak ohituta daude honelakoetara, 3 hizkuntzatan lan egitearena. Hala ere, Zailtasuna: hizkuntza kudeaketak zer onura emango dio enpresa bati epe laburrera? Ez dute garbi ikusten.
-
Proposamenak: sentsibilizatu enpresariak. Aukera bat dela jabearazi. Jada euskara planak martxan dituztenez beste hizkuntza batzuetara aplikatu berau. Hizkuntzak ikasteko orain arteko moduari buelta eman (berariaz diseinatutako norbanako ikastaroak). Diru-laguntza sistema moldatu. Eleaniztasuna sustatzeko foro bat sortu.
9. .EUS DOMEINUA
(Josu Waliño)
Zer? Norentzat? Nola? Zergatik?
Zer da? Ez dago lotuta lurralde geografiko batekin. Komunitate baten domeinua da.
Euskara eta euskal kulturaren domeinua.
Lehen mailako domeinua da. Domeinu semantikoa (esanahi bat dutenak)
ICANN hitzarmen berezia, .EUS fundazioa.
Enpresatik erregistratzailera, .EUS domeinuak kudeaketa lanak.
Helburua normalizatzea da.
Zergatik?
Identitatea adierazten du. Guztiona eta guztiontzat.
Merkatura gerturatzen gaitu, adibidez Errioxatik bereizteko bodega. Arabar Errioxako upeldegia.
Bezeroa gertu sentitzen lagunduko duelako
Bilatzailean posizio bat izateko.
Euskara eta euskal-kultura bultzatzeko.
Gure domeinua .eus bezala beste inork erabili ez dezan
Baldintzak:
Gutxienez euskaraz ere bai. Behintzat atal bat. Euskalduntzeko epe bat emango zaie.
Euskal-hizkuntza eta kulturari buruzko web-gunea.