30+10 mintegiko lapurpena eta argazkiak

2013/10/23 23:00:00 GMT+1
8. edizioa burutu genuen urriaren 23an. Hemen duzue hitzaldi guztien bapateko laburpena

ARGAZKIAK...

Egitaraua...

Iritzi artikulua: 1.000.000

30+10 MINTEGIAREN 8. edizioa

IMH, Elgoibar 2013/10/23

 

LABURPENA

SARRERA EKITALDIA

* Edurne Bilbao (IMH):

  • Aurkezpena:

* Joxean Egaña (IMHren zuzendaria):

  • Ongi etorria:

- Gonbidatuei eskerrak emanez egin du sarrera.

- Laguntzaileak eskertu ditu (EJ, GFA, Ahize-AEK...).

- Bertaratuak ere eskertu ditu: 916 entzule, 110 hitzaldi...

- Nodo eragile, topagune bilakatu da jada IMH Mintegia.

- IMH-ren helburua euskararen erabilera bultzatzea ere badenez, gaurko eskaintza.

- Formazioa: merkatuan problemak? Formakuntza euskaraz minimoa da eta ez du ia irteerarik. Baina IMH-k horri ere aurre egin eta apostu egin du.

* Mertxe Mujika (AEK-ren koordinatzaile nagusia):

  • Hizkuntzen kudeaketak enpresetan hainbeste garrantzia izango zuela gaur egun nork pentsatuko luke orain 8 urte?

  • Krisiak krisi, hizkuntzen kudeaketa balore erantsia da lan munduan eta horretarako asko laguntzen dute gaur bezalako mintegiek.

  • Elkarlana, eragileen arteko elkarlana, aurrera egiteko giltzarria dela azpimarratu du Mertxek.

* Ane Beitia (Elgoibarko Udala):

  • Azpimarratzekoa diru-laguntzak eman dituela aurten ere Udalak, bai lan munduan euskararen inguruan aurrerapausoak ematen ari direnak, nahiz euskara ikasten ari direnak...

  • Elgoibarren ere euskaren erabilera aurrera egiten ari delako poza agertu du.

* Zigor Etxeburua (GFA-ren euskara zuzendaria)

  1. Ekimen baten berri eman du: administrazio kontrataziorako irizpideen dinamika abian jarri du Gipuzkoako Udalekin batera GFA-k.

  2. Administrazio kontrataziorako irizpideak finkatuta daude. Aliatuak beharrezkoak dira horretarako, proiektu elkartuen bidez aurrera ateratakoa. Gipuzkoako instituzio gehienak elkartuta hau aurrera eramateko.

  3. Ezaugarriak: lankidetza sustatu eta eragileen konplizitate topatu, lanen optimizazioa topatze aldera. Indarrak batuz emaitzetan eragin positiboa izango du.

  4. Teknikariez gain kolore desberdinetako politikoak aritu dira proiektuan.

  5. Prozedura bat martxan jarri da, araudia aldatu aldera. Arauak egon arren entitate bakoitzak bere erara interpretatzen zuen. Orain erreminta bateratu bat sortu da, guztiontzat baliagarria.

  6. Bateratze honek, Udal guztiekin berdin jokatzera ekarriko du berarekin.

  7. Ofizialtasunaren bidean aurrerapausoa suposatu du honek. Araudien ezarpen maila apala izan da orain arte eta ekimen honek horretarako ere balio izan du.

  8. Erakundeen lana arautzea, sustatzea eta laguntzea izango da hemendik aurrera ere.

  9. Honen bidez kanpoan ere eragina izan du, lan munduan adibidez.

  10. Ekimen interesgarri eta eraginkorra izan da. Baina, Espainiako Estatuak salatu egin ditu 10 Udal. Ekimen horren infrentzua, beraz.



* Jorge Gimenez (Hizkuntza Politikarako Koordinazio zuzendaria). EUSKO JAURLARITZAren aurkezpena pdf-n

  • LanHitz: datuak eman ditu. 1997tik 2013ra 22 milioitik gora erabili da laguntzetan. 1.526 eskaera jaso eta diruz lagundu dira (eskaera guztien %94,5). 334 enpresek jaso dute diru-laguntza. Enpresa eta Jaurlaritzaren arteko elkarlana azpimarratu du honen bitartez.

  • Gipuzkoako enpresak dira eskaera gehien egin dutenak, gero Bizkaia eta azkenik Araba.

  • 2013an inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu LanHitz programak (183) eta inoiz baino gehiagori emango zaie laguntza (179).

  • Azpimarratzekoa lan-praktikak euskaraz egiteko aukera eskaintzen duten enpresei emandako laguntza gehigarria. 676 ikasle ari da lan-praktiketan LanHitzen onuradun izan diren enpresetan. 75 enpresa lagundu dira diruz honetarako.

  • Bikain: 121 ziurtagiri banatu dira jada 2008tik hona. Urrezko 39, zilarrezko 50 eta oinarrizko 32.

  • EJ-k ahalegin berezia egin du aurten eskariak gora egin duelako. Orain arte 30 soilik onartu badira ere hemendik aurrera kopurua igo egingo da. Antolamendua fintzea ekarriko du honek.

  • Ebaluatzaile klubean 320tik gora dira ebaluatzaileak.

  • Kanpo ebaluazioari ebaluatutako enpresek egindako balorazioa altua da, 8 puntutik gorakoa 10etik.

  • Lehentasunak finkatzea izango da Administrazioaren egiteko nagusietako bat hemendik aurrera ere.

  • Garai berriei ahalegin berritua zor: batez ere erabileran zentratu beharko dira hemendik aurrerako ahaleginak. Lorpenetan egin erreparo.

  • Lege babesa, hizkuntza politika eraginkorra eta herritarren atxikimendua izango dira 3 faktore garrantzitsuenak, lankidetza bidez eraginkorrak izateko.

     

LANBIDE HEZIKETA ETA EUSKARA. GEHITU PROIEKTUA (ikusi pdf-a) eta LANEKI (ikusi pdf-a)

  • Mikel Urdangarin (Ahize-AEK) – IMH Fermin Lazkano – Kepa Altube Laneki
  • GEHITU proiektua:

  • Zer da? Gipuzkoako enpresetan lanbide heziketako ikasleen lanbide prestakuntzaren bidez euskararen erabilera handitzeko proiektua.

  • Aurrekariak: Oarsoaldeako Don Bosco ikastetxea eta bertako enpresekin abian jarrita. Hedatu beharra ikusita IMH-rekin harremanetan jarri eta Elgoibarren ere 3 enpresa sartu dira planean, Meka eta IMH lan bide heziketako ikastetxeekin batera. Baina Gipuzkoa mailara zergatik ez zabaldu? Horren haritik sortu da 2013an Gehitu. Galdetegiak banatu ziren udaberrian.

  • Interbentzioa egin da Gipuzkoan: 3.500-4.000 ikasle daude Gipuzkoan eta 5etik 1ek erantzun du eta hori hartu da lagintzat. Galdetegia erantzun ditenen artean %53a “D” eredukoa izan da. Praktikak egiten dituzten enpresa guztiak ez dira Gipuzkoakoak.

  • Datuen irakurketa (Fermin): 711 ikasleren galdetegiak hartu dira kontuan eta guztira 400 enpresatik goratik pasa dira praktikak egitera.

  • Harrera nola egiten da, instruktorearekin zer hizkuntzatan aritu dira eta lankideen eta hornitzaileen artean nola aritu diren, horixe da galdetu zaiena (ahoz nahiz idatziz). Emaitzak: 417 kasutan behintzat harrera euskaraz egin zaie, harrera protokoloa idatziz %30a izan da euskaraz. Instruktorearekin %38a izan da euskaraz. Gaztelaniaz, aldiz, %42a. Lankideekin euskaraz %29ak egiten du. Nagusiki euskaraz egiten dutenak gehituz gero, ordea, %47a igotzen da kopurua. Bezero eta hornitzaileekin atalean erantzunak asko jaitsi dira eta euskararen erabilera kopurua jaitsi egiten da. Laneko dokumentazioa euskaraz dagoela %22ak erantzun du. Paisaia linguistikoari dagokionez %28ak dio zeharo euskaraz dagoela.

  • Euskaraz lan egiteko gai sentitzen zara? %75ek baietz dio. Euskaraz lan egiteko prest zaude? %55ek baietz. %22k berdin diola erantzun du, ordea. Euskaraz lan egin dute? 10etik 8k gai ikusten du bere burua euskaraz egiteko lanean, 6-k egin nahi du baina 4 izan dira praktikak euskaraz egin dituztenak.

  • Eredua eta harrera egiteko moduan alderatuz gero nabarmena da D ereduak euskaraz jaso dutela harrera (%67), baina besteek %71 osatzen dute, hau da, gaztelaniaz jaso dutenak harrera.

  • Instruktorearekin “D” ereduko erdiek euskaraz egin dute eta beste eredukoek %71 gaztelaniaz.

  • Ondorioak: D eredua lotuta praktikak euskaraz egitearekin, baina baita alderantziz ere. Badaude 199 harreragile euskaldunak izanagatik gaztelaniaz egin dutenak. Antzeko datua instruktoreei dagokionez. Berdin dio zer enpresa motara doazen ikasleak praktikak egitera, emaitzak parekoak dira. Harrera euskaraz bai, baina gero intruktoreekin datuak jaitsi eta are gehiago lankide, bezero eta hornitzaileekin.

KEPA ALTUBE (Laneki)

  • 2001etik dator Laneki. Ikastetxe publiko eta pribatuen artean sortutako elkartea. Hetel eta Ikaslan batzen dituen elkartea. Lanbide Heziketako euskarazko ikasmaterialgintza gabezia gainditzeko helburuarekin sortutako elkartea. Ordura arte irakasle bakoitza bere aldetik. Hemendik aurrera administrazio eta erakunde pribatuak laguntzen hasi ziren.

  • Nahikoa material sortu da 12 urte hauetan (jada 715). Lortzen den diruaren arabera sortzen doa material gehiago ala gutxiago. Web orria da lan egiteko erreminta nagusia. Urtarriletik urrira 2260 alta izan ditu web orriak. (jakinbai.eu). 800 modulu lanbide heziketan eta egun guztiontzako materialik ez dago. Hor izango da hemendik aurrerako erronka.

  • Erronkak: materiala euskaraz eskuragarri jarri, koordinaziorako tresna kudeatu, foroak sustatu, lantokiko prestakuntzan eragin, ikastaroak antolatu eta enpresa. Honetarako guztirako irakasleak dira balore handiena eta kontuan izan behar da lan militantea dela.

  • Datuak: Heziketako zikloak euskaraz %26. D ereduan 7500 ikasle matrikulatuta (%25a), LP euskaraz egin dutenak 2356. %3,6 ikastaro ematen dira euskaraz. Ez dago erregistro ofizialik.

ARTEZ: ESTIÑE ASTORKIA.  / GASTEIZKO UDALA: PATXI MARTINEZ DE MARIGORTA. ARTEZ Aurkezpena pdf-n

  • Gasteizko Merkataritza euskararen balioa bezeroen fidelizaziorako:

  • Hitzarmenak: EBPN 2004an onartu zen. 2006an merkataritza eta ostalaritzan eragin behar zen. Hitzarmenen bidea jorratu zen orduan. Udala, merkataritza ganbara, merkatarien eta ostalarien federazioaren artean hitzarmena sinatu zen. Beste hitzarmen bat AFArekin, hizkuntza politika koordinatze aldera. Sentsibilizazio kanpainak antolatu ziren elkarrekin.

  • Azterlanak: eskariaren egoera eta ostalariena beraiena aztertu zen. Merkatari eta ostalarien artean %15a zen euskalduna. Errotuluetan %10a euskalduna. %4a bezeroekin erabiltzen den paperetan.

  • Jarrera apalak jaso zituzten emaitzetan.

  • 2. azterketa bezeroengana joz 2010ean. Ondorioak: euskalduna izatea ez da komertzioa aukeratzeko faktore garrantzitsuena. Fidelizaziorako elementu garrantzitsua izan daiteke euskara ere jakitea (eragiteko aukera).

  • Kanpainak: “elebiduna naiz, aberatsa naiz”. Eskerrik asko! Mezua. Giro onean merkatarientzako. Gasteiz gero eta elebidunagoa eta eleanitzagoa da. Udala herritarrari laguntzeko prest dago. Beti dago hobetzeko tartea, abiapuntua edozein dela ere. Hizkuntzen kudeaketaren eta zerbitzuaren arteko lotura. Hizkuntza zerbitzuen katalogoa ere argitaratu zen.

  • Emaitzak: merkataritza establezimenduen kopurua Gasteizen 3.167 dira. 2.551etara bisitak egin dira aurrez aurre. 868K eskatu dute zerbait. Ostalaritza establezimenduak 807 dira, 403 bisitatu dira eta 75ek egin duten eskaeraren bat. Gogoeta talde bat eratu da (10-15 kide) eta traktore lanak egitea du helburu. Merkatari eta ostalariek osatzen dute taldea. Barne komunikazioa jorratzen dute, kanpo aholkularitza aparte utzita.

  • Aurrera begira: bi arlotan eragingo da. 1.- Komunikazioa eta irudia eta 2.- euskararen presentzia, ezagutza eta erabilera handitzea. Federazioak sari bat ere emango du.

PETRA ELSER (Banaiz Bagara ). Banaiz Bagara aurkezpena pdf-n

“Euskara lanaren bitartez ikasi” proiektu pilotua

  • Filosofia: ikasi euskara edota maitatu euskara dira euskara ez dakien bati lehenik zuzentzen zaizkion bi mezuak. Lan mundua ez da aipatzen. Beraz, proiektuaren helburua lan munduan ere hasieratik euskara erabili daitekeela sustatzea izan da.

  • Lan talde bat sortu zuten (8 lagun) eta formazioa jaso zuten (salmenta teknikak, hizkuntza...). Ezaugarriak: guztiak langabetuak, jatorri desberdinetakoak, euskaldun bakarra.

  • Produktuk saldu zituzten hasieran (kamisetak, euskal egunkari eta aldizkariak, produktu ezagunak, hala nola, katxiporreta...). Feri bereziak eta horrelakoak erabili ziren horretarako. Helburu merkantila zuen lehen ekimen honek. Bezeroak euskaldun kontzienteak, elkartasuna adierazten dutenak izan ziren.

  • Finantzazioa: GFA eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta. Baita autofinantzazioa ere.

  • Bideoa: taldekideen testigantzak jaso dituzte bideoan. Azoketan salmentan, esperientzien kontaketa... Lotsa galtzeko balio izan die proiektuak, oinarrizko euskara indartzeko, seme-alabei euskaraz ulertu ahal izateko, kulturartekotasuna sustatzeko...

  • Nabarmentzekoa: ez del etorkinentzako egindako proiektu bat bakarrik, bertakoentzako ere bada. Parte hartzaileen balorazio oso positiboa. Gizarteari begira mezu inklusiboa: pertsona erdaldunak izan direla protagonistak lana euskaraz sortzekorako orduan.

  • Hutsuneak: hizkuntza gaitasunak ezin izan dituzte neurtu (hasieran + bukaeran). Enpresa egitura antolatuago baten beharra.

  • Etorkizunean zer? Posible da proiektua beste gune batzuetara zabaltzea, beste zerbitzu batzuetara (nekazaritza, industria...).

HARITZ GOIKOETXEA (Emun). Emun aurkezpena pdf-n

Ahozko erabilera enpresetan: nola neurtu, interpretatu eta eragin.

  • Nola neurtu?

  • Lehendik sortutako metodologia lan mundura egokitu besterik ez du egin EMUN-ek

  • Aurrena enpresa guneka banatzen da, neurtzaileak izendatu eta prestatu, neurtzeko egunak eta ordutegiak zehaztu eta azkenik elkarrizketa kopurua kalkulatu. Neurketak isilpekoak behar dute izan, inork ez du jakin behar neurtzen ari dela norbait. Neurketa fitxa estandarra sortuta dute eta berau betetzea da hurrengo pausoa. Azkenik datuak prozesatu egin behar dira.

2) Nola interpretatu eta eragin?

  • Adb: euskaldunak %77 diren enpresa batean euskarazko elkarrizketak %34koak izan badira datu onak al dira horiek? Horretarako beste enpresetako lagina hartu eta grafiko batera pasatzen dituzte. Batez bestekoa atera eta hortik gora edota behera dagoen izango da interpretatzeko balioko duena. Datu baxua dela aintzat hartuta zer egin eragiteko? 1.- Euskaldun kopurua kontutan hartuta zer egin hurrengo urtean erabilera datuek gora egiteko? Formazioa, kontratazio irizpideak zehaztu... 2.- Euskaldunen trinkotzea: euskaldunak gehiago dira baina elkarrizketa guztietan dago erdaldunen bat. Bazkaltegia, kafea euskaraz, afariak, irteerak, arnasguneak... guztiak ere euskaldunak euskaldunekin gehiagotan elkartzeko helburuarekin eginda. 3.- Euskaldunen leialtasuna: euskaldunen artean ere gaztelaniaz hitz egiten da. motibazio ekintzak, konpromiso kanpainak, jolasak, kartelak, kanpainak... 4.- Euskaldunen hiperleialtasuna: euskaldunak eta ez euskaldunak elkarrekin egonda ere euskaraz egitea. TELP tailerrak, hausnarketa saioak, euskaldun eragileen sareak... 5.- Bikotekako elkarrizketa kopurua: kide gutxiz osatutako elkarrizketak. Talde handietan zailagoa da guztiak euskaldunak izatea. Beraz, helburua talde txikiagoak sortzea izango litzateke.

  • Etxeko-lanak ere ipini ditu Haritzek: Kaleko erabilera datuak baxuagoak Elgoibarko enpresa batean kalean baino. Zergatik? Aurreko faktoreak aintzat hartuta zein da erantzuna?

MADDI ETXEBERRIA eta IGOR LETURIA (Elhuyar). ELHUYAR aurkezpena pdf-n

Ingurune eleanitzetan lanean: zer tresna ditugu sarean?

  • Enpresei aholkularitza ematerakoan bi erronka: hizkuntza teknologiak identifikatzea eta eskuratzea eta hizkuntzak egoki kudeatzeko metodologia garatzea. Enpresei erremintak sortzea, alegia.

  • Bezero, hornitzaileen artean komunikatzeko hizkuntzak arazo dira askotan. Salmenta osteko zerbitzua, extraneta zenbat hizkuntzatan egin?... ARAZOAK enpresentzat hizkuntzak kudeatzerako garaian.

  • Hizkuntza estrategia egokia definitu beharra oso inportantea izango da enpresarentzat eta berau langileen funtzioetara egokitzea. Terminologiak bateratzea garrantzitsua izango da. Itzulpenetarako eredu estandarrak sortu. Hizkuntzekiko malgutasuna landu beharra dago, guztiak ez baitira elebidunak gu bezala.

  • Baliabideak: Hizkuna plataforma, Elhuyar hiztegiak eta hiztegi automatikoak. 1.- Hizkuna plataforma: tresna desberdinak eskaintzen dituen baliabidea da (itzulpen automatikoa, hiztegiak, gauzak nola ahoskatzen diren ahotsaren sintesia, dokumentu txantiloiak, baliabideen zerrenda...). http://hizkuna.elhuyar.org Kontua zabaldu behar da. Bertara sartu eta hainbat proba egin ditugu Igorren esanetara. 2.- Elhuyar hiztegiak: euskara – gaztelaniaz – inglesa. Hitzak nola ahoskatzen diren, osatze automatikoa... 3.- Hiztegi automatikoak: beste hizkuntza batzuetan lan egitea ahalbidetzeko euskaratik abiatuta, gaztelania edo beste erdaretatik pasatu beharrik gabe. Ez dira perfektuak baina bai baliagarriak momenturako. Txinera, indiera, arabiera, suahiliera... momentuan itzultzeko aukera ematen duen erreminta.

MONICA CASAL (Langune) / IÑAKI GARAGORRI (Ope Consultores). LANGUNE aurkezpena pdf-n

Hizkuntza-industria preclusterrean 2013-1016 estrategia

  • Langune 1010ean sortu zen itzulpengintza, hizkuntzen irakaskuntza, eleaniztasunaren kudeaketa eta hizkuntza teknologian eragiteko.

  • Gaur egun 585 enpresa dira Euskal Hizkuntza Industriak.

  • 5 zerbitzu eskaintzen ditu Langunek: ikerketa eta garapena, kudeaketa hobetzea lehiakortasuna sustatzeko, nazioartekotzea, prestakuntza eta zerbitzu orokorrak.

  • Bideoa: gauzak elkarrekin eginda etekin handiagoa aterako dugu, bakoitza bere aldetik ibilita baino.

  • Etorkizunean zer? Hizkuntza negozioa da eta enpresek hobeto funtzionatuko dute hizkuntzak badakizkite. Horretarako instituzioekin elkarlanean aritzea oso garrantzitsua da.

  • Proiektuaren helburuak: bazkideen artean partekatua izan behar da baina bazkide ez irenei ere parte hartzea zabalduz. Indargune eta ahuleziak eta aukera eta mehatxuak garbi definitu hasieratik, ondorengo eginbeharrak ondo definitu aldera.

  • Metodologia: lan talde desberdinak abian lidergo baten pean, lehendik sortuta zeuden batzordeak baliatuz. Plataforma martxan jarri dute komunikazioa anitza izan dadin.

  • Emaitzak: balio katea.

  • Xedea eta ikusmira:

  • Erronka estrategikoak: elkarlana (sarea), industriaren esanguratasuna indartzea bai barrura begira nahiz kanpora, globalizazioari eustea, bikaintasuna azkartzea...

ROBER GUTIERREZ (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea). ENPRESAREAN aurkezpena pdf-n

Enpresaren egitasmoa, enpresa sarea euskaraz

  • Abiapuntua: BEZ kudeatzea. Honekin Euskal Herri osoko enpresetara iristeko aukera dugu. Zailtasunekin egin dugu topo, ordea: 1.- maila batetik bestera pasatzeko zailtasunak, 2.- euskaraz lan egiten duten hornitzaileak topatzea asko kostatzen da eta 3.- 1.400 enpresekin ari gara eta guztia jostea kostatzen da.

  • Bideoa:

  • Helburuak: euskaraz aritzen diren enpresa eta profesionalen arteko sarea osatzea, plataforma batean jarri euskaraz dauden produktu eta zerbitzu horiek, euren artean harremantzea eta hori guztia euskaraz izan dadin lortzea.

  • Proiektu gaztea da (2010). Plataforma sortuta dago (2011). 130 enpresa alta emanda bertan.

  • E-azoka birtuala. Enpresa bakoitzaren atala.

  • 2012an GFArekin lankidetza hitzarmena lortu eta azoka bat antolatzeko aukera. Kursaalen izan zen iaz lehen edizioa (200 enpresa inguruk hartu zuen parte). Mugarria izan zen hitzarmen hori eta berritzekotan gara.

  • Fast-dating saioa Arrasaten urriaren azken astean. Enpresen arteko saioak izango dira, elkarren berri izateko eta elkarri eragiteko aukerak aztertzeko.

  • Etorkizunean zer? Proiektua sendotu nahi dute. Lankidetza hitzarmenak areagotu (Laboral Kutxa, Udalak...) beste sail batzuk inplikatuz (industria, berrikuntza...) eta euskara departamentuetatik soilik atereaz. Lan bilatzaile bat atera nahi dute abendurako hautaketa prozesuak euskaraz ere kudeatzeko. Enpresa berriak erakartzea ere izango da erronketako bat eta horretarako sindikatuekin ari dira hizketan.

MIKEL ARTOLA (AFM) / RAFA ARANZABAL (Fagor Automation) / SERGIO RUIZ DE LARREA (Ona Electroerosion). AFM aurkezpena pdf-n

Euskal enpresak atzerrian eta hizkuntza-kudeaketa beraien estrategian. Errusia

  • AFM:

- Datuak: Errusia hedaduraz oso handia da (munduko azaleran %11,46). Biztanleei dagokionez 9.ena da (142 milioi). Beraz, dentsitate baxuko herrialdea. 16 herrialderekin egiten du muga. Mosku 11 milioi biztanle eta San Petesburgo 5 milioi. 7 eremutako banaketa egiten da. Datu ekonomikoak: 5. ekonomi handiena BPG-a aintzat hartuta. Ez dago hazkunde ekonomiko azkarra duten herrialdeen artean kokatzen. Baliabide natural asko dituzte (diru sarrerak) eta horren ondorioz egitura ekonomikoa modernizatu beharrik ez dute izan. Industriak kokapen zabala. Automobilgintza, aeronautika eta aeroespaziala, petroleo eta gasa (energia), arma eta makineria militarraren fabrikazioa, meatzaritza, harribitxia... Makina erremintan ekoizle bezala apalduta dago. Baina hartzailea bada eta horrek aukerak zabaltzen dizkigu gu bezalako herrialde bati. Industria zaharkitua, erabateko integrazioaren beharra, merkatuaren malgutasuna eta bizitasunetik urrun daude. Politikoki 83 objektu politiko ditu, antolaketa desberdinarekin gainera. Hizkuntza aldetik errusiera hitz egiten da nagusiki (%98ak badaki). Hiztun gehien dituzten munduko 5.ena da errusiera.

- Banatzaile bitartez, bertako ekoizleekin akordioren bat lortuta edota delegazio bat bertan sortuz dira merkatuan sartzeko aukera ohikoenak.

  • Fagor:

- CNC eta kaptadore linealak fabrikatzen dituzte. Delegazio propioa ireki dute Errusian. Ingelesa eta errusiera jakitea ezinbestekoa da bertan lan egiteko. Moskun daude, baina bertarako eta San Petesburgorako egiten dute lan batez ere, Europa aldeko Errusian. Euren bezeroak jaisten joan dira baina merkatua handia da oraindik kontsumo aldetik. Kanpotik datozen makinei zerbitzua ematea da egiteko nagusia.

- Arazoak: 1.- burokratikoak. Delegazioa irekitzea asko kostatu da. Hizkuntza arazo izan da, errusiera ez zekitelako. Bertako jendea behar dugu guztiaz enteratu ahal izateko. Azkenena beti itzultzaile bat behar duzu. 2.- Negoziorako konplexutasuna eta 3.- geografikoa.

  • Ona:

- Sergiok aukera bezala planteatu zuen Errusian komertzial gisa aritzea eta enpresak onartu zion. Potentziala izugarria ela ikusi zuen eta hori baina garrantzitsuagoa, errusiarren erlazionatzeko modua nahiko irekia dela, Txina eta Turkiarekin alderatuz gero behintzat. Errusian jendeak ez du ingelesez hitz egiten, errusieraz baizik. Beraz, urtero bertara joan zen, eurei entzunez errusiera ikasi eta egun ulertzeko gai da. Herrialde hori sentitzen baduzu saltzeko aukerak handitzen dira. Guk negozioak pertsonekin egiten ditugu eta konpetentzia oso handia bada ere ez dute sentitzen Errusia, errusiarrak, itzultzailea jartzen dute eta ez dute zuzeneko harremana beraiekin. Hori zen guretzako abantaila, beraiekin zuzenean hitz egiteko aukera genuelako (familiekin, jan-edanean...).

- Banatzaileen bitartez egiten dute lan eta delegazio bat irekitzea merezi duen aztertzen ari dira. 2-3. merkatua bilakatu da Errusia Onarentzat. Errusia ondo ulertzen dutelako, pertsonaren inguruan dagoen edozer gauza ulertzen dutelako zabaldu zaizkie ateak Errusian.

EDORTA ARAOLAZA (Azk-Taldea) / JULIO IBARRA (Euskal Herria Esnea) / RIKARDO IDIAKEZ (Ternua) / Dinamizatzailea: ONINTZA IRURETA (Argia)

Basque Branding, euskalduntasunaren marka, 1.000.000 bezero 20.000 Km2tan, eta mundu osoa zain. Markaren osagai euskalduntasuna duten enpresekin solasean.

  • Bi helburu: bakoitzak bere esperientzia ahalik eta zehatzen kontatzea eta bestetik beste enpresentzat eredugarri diren pistak ematea.

1) Ternua:

  • kirol arropa nazioarteko euskara enpresa, marka eta leloa euskaldunak dituena. Eu, Es eta ing kudeatzen dituzte webgune eta sare sozialetan.

  • Zergatik erabaki duzue euskaraz ere aritzea? Ez da erabaki bat izan, marka berarekin etorri zen, naturalki, marka euskalduna baita, izaerak berak hala eskatuta. Nazioartera zabaldu izanagatik ere izaera eta filosofia mantentzea erabaki da (“non gogoa, han zangoa”).

  • Nola detektatzen ditu bezero euskalduna enpresak? Nola sendotu fidelizazioa? Zuzeneko harremana izan da beti bezeroekin, euskaldunekin. Ez dago inolako azterketarik. Marka ezaguna da.

  • Zein da zuen balorazioa? Merkatua zabaltzen joan gara pixkanaka, estatuan nahiz munduan zehar eta horrek behartu gaitu beste hizkuntzak erabiltzea. Baina garbi daukagu jatorrian euskara dugula, hori dela gure izaera eta badakigu zaila dela beste herrialdeetara hori zabaltzea baina estrategia eta erabaki batzuk hartu behar izan ditugu. Web gunea 3 hizkuntzatan, sare sozialetan bada arazo bat (facebook adibidez, kanal bakarra dugulako) eta hizkuntzen estrategia aintzat hartuta 3 hizkuntza maneiatu eta 3rak banatzen saiatzen ari gara. Ondo ari garen? Denborak esango digu.

  • Bezero batzuk euskara ikustean larritu egiten dira. Nola erantzuten die hauei Ternuak? Publiko estatalari zuzentzen garenean askok ez dute ulertzen euskararen erabilera, baina gure estrategia garbia da, gure erabiltzaileek bi hizkuntza erabiltzen dituztelako orokorrean. Gure estrategietako bat gardentasuna da eta erarik egokiena hori dela uste dugu (nortzuk garen eta nondik gatozen azaldu).

  • Erresistentziak Espainia estatutik bakarrik al datoz? Iritzi positiboak ere jasotzen ditugu eta horrek indartu eta babestu egiten du gure estrategia. Hego Amerikan adibidez positibotzat hartzen du jokabide hau, sustraiak aintzat hartuz.

2) AZK:

  • Benetakotasuna, koherentzia eta jatorria dituzten markak dira gehien baloratzen direnak. Zer diozue honekin? Merkatua globala da, marka ugarirekin merkatuan. Beraz, berezitasuna eta desberdintasunari begiratu beharko diogu. Hor gure desberdintasuna jatorria da. Zer garen eta zer esaten dugun gauza bera izan behar du, koherentea izan behar da. Hemengoak bagara eta balio erantsi bat gure hizkuntza bada, merkatuari begira ezin dugu ahaztu. EH markak indarra ematen dio hemengo enpresa bati.

  • 1987an hasi ziren mota askotako bezeroekin. Ibilbide horretan nolako bilakaera izan du euskaltasunaren markak zuen bezeroen artean? Alde batetik guretzat euskara oinarria izan da, balio erantsi bat enpresarentzako eta bezeroek hala ikusten dute. Bestetik instituzio eta enpresa pribatuek elebitasuna erabiltzea dute helburu. Beraz, ia normaltzat hartzen da merkatuan elebitasuna. Euskara nahiko esker onekoa da leloak eta abarrak sortzerako garaian (kreatibitatea).

  • Nola egiten dizkizuete eskaerak industriatik? Garbi dute hizkuntzaren kudeaketa? Hasieran beti zalantzak ziren nagusi baina egun ez dute arazo bezala ikusten, aukera bezala baizik. Merkatua globala da eta enpresen asmoa saltzea denez merkatuak eskatzen den hizkuntza erabiltzea ohikoa da. Guk egindako komunikazio ekintzetan merkatura mugatzen gara baina harremanetarako jatorrizko hizkuntza hartzen dugu aintzat. Honek konfiantza ematen digu bezeroarekiko.

  • Aurreiritziak, erresistentziak direnean nola erantzuten duzue? Merkatuak berak desmontatzen ditu aurreiritzi horiek. Erakustazoketan bandera espainola jartzen zen stand guztietan eta orain gu ikurriña jartzen hasi gara eta jendeak ulertzen du.

3) Euskal Herria Esnea (EH esnea):

  • Bizkaia Esnean abiapuntua, Karrantzan. Egun EH-ra zabalduta. Produktuaren etiketajea euskara hutsean.

  • Zergatik erabaki duzue euskaraz bakarrik aritzea? EH Esneak euskara hutsa erabiltzea erabaki du, konplexuak alde batera utzita. Orain 20 urte entzuten genuen musika ia guztia ingelesez entzuten genuen nahiz eta ez jakin. Musika betidanik izan da iritsi zaiguna eta hori zen modernoena, onena eta nahi duzun guztia. Ez zegoen inolako arazorik zein hizkuntzatan zen, ona izatea baizik, kalitatea. Gustatzen bazaizu bost axola ingelesez, errumanieraz... izatea. EHn konplexuak alde batera uzten hasi behar dugu. Prezioa garestiagoa izan daiteke baina militanteak izanda bost axola, hemengoa bada balio du. Kanpoan saltzeko euskara hutsean egiten baduzu, aurreiritziak direla medio oztopoak izan badaiteke ere hemen kontrakoa gertatzen da.

  • Neurketarik eginda ba al duzue merkatuan? Enkarterriak ez da zonalde euskaldunena, baina hala eta guztiz apustua egiten da. Oso bitxia da apustua, baina datuak primerakoak dira, Kaiku eta horrelakoen maila berberean. Euskara hutsean saltzeak ematen dio plus bat hurbiltasunari buruzkoa.

4) OROKORRA:

  • Bakarrik sentitzen al zarete gurdian?

  • Ternua: “merkatuak ez du konplexurik”, oztopo eta zailtasun guztien gainetik. Konpetentzia aldetik ez dugu handirik guk Euskal Herrian, bai ordea Espainian eta nazioarte mailan. Baina produktu onik gabe ez goaz inora eta ondotik datoz izaera eta marka. Zertan desberdindu gaitezke? Produktu konpetitiboa aurkeztuz, filosofia batekin eta marka jakin batekin.

  • AZK: hurbiltasuna ematen digu bezeroekiko gure filosofiak eta plus hori lortua dugu gainontzekoekiko.

  • EH esnea: gero eta publizitate gehiago ikusten dut, ordaindua, prime timen, ingelesez (cold water...) eta euskaraz zergatik ez plus bat ematen badu horrek?

  • Zer gertatuko zen eskenatoki berri batekin, adibidez “euskal esnea” marka sortuko balitz Gipuzkoako Goierri aldetik?