600 pertsonatik gora bildu ditu FPEmpresa-ren 8. biltzarrak

2022/10/27 16:12:00 GMT+1
"Etorkizuneko Lanbide Heziketako zentrua eraikitzen" lelopean antolatu da urriaren 26-27an Donostian.

Urriaren 26 eta 27ko bi egun emankorren ondoren, FPEmpresaren 8. Kongresua amaitu da, estatuko geografia osotik etorritako 600 pertsona baino gehiagoren parte-hartzearekin. Antolaketa- eta koordinazio-lan handia izan da, eta IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak modu aktiboan parte hartu du... Merezi izan du!

Gure aletxoa ere jarri dugu, Fabrikazio Aurreratu eta Digitalaren berrikuntza eta ikerketa aplikatuari buruz dugun esperientzia azalduz.

Pozgarria izan da FPEmpresako zuzendaritza-talde osoarekin batera lan egin ahal izatea, eta handia izan da Lanbide Heziketarekin zerikusia duten irakasle eta profesional ugari bateratzea, epe ertainean ikastetxeek izango dituzten erronken, beharko dituzten tresna digitalteen eta enpresek ikastetxeekiko eta ikasleekiko izango duten zereginaren inguruan.



Informazio guztia fpempresa.es webgunean.