Abian Gipuzkoako Euskoskills Lanbide Heziketako Olinpiadak
IMHn Euskoskills CAD, CNC Tornu eta CNC Fresa, urtarrilaren 21-22an IMHko SKILLS bisitatzeko deitu Amaia Ansolari 943744132 telefonora edo idatzi hemen....
Ikasle euskaldunek parte hartzen ari dira aurten mundu mailan ospatzen den lanbide heziketako Euskoskills txapelketan, espezialitate batzuk estreinakoz, esaterako IMHn burutuko diren CNC Tornu, Fresa eta CAD. Lanbide Heziketako espezialitate edo skill bakoitzeko probak atalka egiten dira proba hauetan (Euskadin 14 skill), erkidego guztietako finalistak estatuan elkar neurtu eta aukeratzen direnak Europa eta Mundukoetan elkar lehiatuz.
Eusko Jaurlaritzak Tknika eta ikastetxeekin batera erabaki zuen 2010ean lagunartean “lh olinpiadak” bezala ezagutzen diren proba hauek sustatzea,aurreko urteetan egiten ziren lanbide heziketako azoken ordez. Proba hauekin ikasleen motibazio berezia adierazten dute eta aldi berean probak ikusteko ikastetxeak ateak zabaltzen dizkiete lanbide heziketa gertutik ezagutu nahi duten gazte, ikasle eta interesatuei.
Araba eta Bizkaikoak egin ondoren, urtarrilean eta otsailean Gipuzkoako ikastetxeen txanda da. IMH, Meka, Armeria Eskola eta Don Bosco ikastetxeetan Mekatronika, CAD, CNC Tornu eta CNC Fresa eta Automobilaren Teknologia eta pintura probak ikusi ahal izango dira, guztira Euskadiko 40 ikaslek parte-hartuko dute Gipuzkoako probetan (Euskadi osoko probetan guztira 74 parte-hartzaile dira).
Armeriako Mekatronika probak aste buru honetan burutzen ari dira (urtarrilak 14-15). IMHko CAD, CNC Tornu eta Fresa urtarrilaren 21-22an, Mekako automobilaren pintura otsailaren 4-5ean eta Don Boscoko automobilaren teknologia probak otsailaren 5ean.
Skills kronograma:
- 2010eko abenduaren eta 2011ko otsailaren artean EuskoSkill. SKILL bakoitzaren arabera. Parte-hartze irekia.
- 2011ko martxoan eta apirilean SpainSkills. Madril. Euskadiko SKILL bakoitzeko irabazlea.
- 2011ko urrian eta azaroan, WorldSkills. Londres. Estatuko irabazlea.
- 2012ko udaberrian EuroSkills. Lekua definitzeke. Estatuko bigarrena.
Tknikan Euskoskills informazio orokorra...
SKILLS sorrera eta historia laburrean (gaztelaniako bertsioan)...