ABIAN Lanbide Heziketako Debabarreneko azokan aurten Unibertsitatea ere bai

2024/02/28 16:36:00 GMT+1
Berrikuntza gisa, eskualdeko unibertsitateko prestakuntza-eskaintza ere eskura izango da, artean, IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolarena.

VI. #ABIAN Azoka 2024ko otsailaren 28an, 29an, eta martxoaren 1ean izango da SD Eibarren Ipuruako aparkalekuan eta 700 ikasle ingururen bisita espero da.

IMH Campus bi erakustokitan izango gara, batean lanbide heziketaren eskaintzaren berri emango dugu eta bestean, UPV/EHUko erakustokian, gure unibertsitate-eskaintza, Euskal Herriko unibertsitatera atxikitutako zentroa garen aldetik.

Lanbide Heziketa eta Unibertsitate formakuntza eskaintzen dugun ikastetxeak bertan izango gara: IMH LHII, Armeria Eskola, Uni Eibar-Ermua, Kardala Akuakultura, Meka Lanbide Eskola, Mutrikuko Institutua, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxea, Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxea eta Debabarreneko UPV/EHUren Eskolak (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola Eibarko atala eta Ingeniaritza Dualaren Eskola IMH Campus).

Azoka irekita egongo da asteazkenean eta ostegunean goizeko 10etatik 14etara eta 16etatik 18etara eta ostiralean goizeko 10etatik 14etara eta aukera paregabea izango da da bere etorkizuna erabaki behar duen edonorentzat, izan ere, eskualdeko eskaintza formatibo guztia toki berean dagoen lehen aldia da aurtengoa.

Unibertsitateen parte-hartzea lehenengo aldiz
Aurten, berrikuntza gisa, lehenengo aldiz eskualdeko unibertsitateko prestakuntza-eskaintza ere eskura izango da, zehazki, EHUk Eibarren (Gipuzkoako Ingenieritza Eskola Eibarko atala) eta Elgoibarren (Ingeniaritza Dualaren Eskola IMH Campus) dituen ingeniaritza-graduak.

Ikasketa guztiak ibilbide beraren zati ezberdinak direla kontuan izanik eta denek ikasleak lan-mundurako prestatzea dutela helburu, Debabarrenean eskaintzen diren unibertsitate-graduak gehitu eta azoka bisitatzen duten pertsonentzat eskaintza zabaltzea erabaki da.

Eta hain zuzen ere hori da UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegarritasunaren arloko errektoreordea den Fernando Tapiak nabarmendu duena gaur goizeko irekiera ekitaldian, “paradigma aldaketa beharrezkoa da, unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren ikuspegi dualista eta hierarkikoa gaindituko duen aldaketa eta bi hezkuntza eremuen ikuspegi integratzaile eta osagarriaren aldekoa”. Kepa Altubek, Ikaslan Gipuzkoako Kudeatzaile eta koordinatzaileak, bere aldetik azaldu du badabilela denbora bat elkarlanean hezkuntza ibilbide bateratua lantzen eta laster ikusiko direla elkarlan horren fruituak.

Maialen Gurrutxagak, Elgoibarko alkateak eta Debegesako presidenteak, azpimarratu du “eskualdeko formakuntza ezagutzera emateko ABIAN bezalako topaketen garrantzia azpimarratu; onura horien artean daude: lan merkatura egokitutako titulazio berrien etengabeko sorrera eta eguneraketa, Lanbide Heziketa ikasteko sarbide ezberdinak eta Lanbide Heziketako titulazio eta unibertsitate graduen arteko zubiak, Lanbide Heziketa- eta Gradu-Dualak, ikasleen prestakuntza prozesuan enpresak ere gehituz, edota ekintzailetzaren sustapena.

 

ABIAN Azoka

Bi urtetik behin ospatzen da, eskualdeko prestakuntza-eskaintza profesional zabala ezagutarazteko helburuarekin. Debabarreneko zortzi udalek, Debegesa Garapen Agentziarekin elkarlanean, eta eskualdeko formakuntza profesionaleko ikastetxeek antolatzen dute, SD Eibar Fundazioaren laguntzarekin, espazioak uzteaz gain, beti babestu izan du ABIAN Azoka.