Abiatu da Urrutiko Lanbide Heziketaren ikasturtea
ULHI - Euskal Urrutiko Lanbide Heziketa Institutuko Fabrikazio Mekanikoaren taldea IMHn kokatuta dago. Aurtengo irakasle lantaldean ditugu: Aritz Orbegozo, Iker Bagliatto, Emiliano Anton, Jaione Aranguren. Jesica de la Mata eta Lourdes Martín.
16-17 Ikasturtea irailaren 19 abiatu zen Fabrikazio Mekanikoaren Programazioaren Produkzioko 148 ikaslerekin. ULHIn guztira 950 ikasle daude 2016-2017 ikasturtean. (Irailaren 14-ko datuak)
Aipatzekoa da ULHIko PPFM-ko 1. promozioko ikasleek 2015-2016 ikasturtean amaitu zituztela ikasketak. Guztira ULHI-tik 100 ikasletik gora bukatuko dute aurten (16/17); hauetatik Fabrikazio Mekanikokoak 12 izanik.
Ikasleak "etxetik" ikasten dute, tutoreen jarraipenaren laguntzarekin eta gutxi gora behera 2 astetik behin etortzen dira IMHko tailerrean ikasitakoa praktikatzera (modulu batzuetan batzuetan astero). Momentuz A ereduan egiten da; eta gure kasuan tutore guztiak euskaldunak direnez, nahiz eta ikasle euskaldunekin harremana euskaraz izaten den. Aurrez-aurreko ereduan bezala zikloak 2 urte iraunten ditu eta azken urtean Lantokiko Prestakuntza egiten dute (Ez du iraupen finkorik, ikasle bakoitzek bere ibilbidea egiten du, iraupen minimoa 3 urte + proiektua eta FCT).