AA Teknologia Industria Iraunkor baten bidea jorratzeko: txirbil harroketako prozesuen ingurumen inpaktua murriztuz

2024/06/10 15:20:00 GMT+2
Proiektua: Machine Learning-ean oinarritutako AA eredu bat garatzea CNC makinetan ebaketa-fluxuen erabilera optimizatzeko.

Proiektu honen helburua txirbil-harroketako prozesu industrialen jasangarritasuna hobetzea eta ingurumenean duten eragina murriztea izan zen, Machine Learning delakoan oinarritutako adimen artifizialeko teknikak aplikatuz.

Teknika horiei esker, zenbaki kontroleko txirbil-harroketako makinen ingurumen-inpaktua murriztu nahi zen, ingurumenari eragiten dioten faktoreak identifikatuz, monitorizatuz eta kontrolatuz, hala nola ebaketa-fluxuen erabileratik eratorritako hondakinak.
 
Makinen taladrinaren egoerari buruzko datuak hartzeaz arduratzen den sentsorearen parametroak  araztu zituzten. Irakurritako datuen egoera kontuan hartuta, proiektuaren helburua makinaren taladrina mantenketarako aginduak definitzea izan zen.


Helburu hori lortzeko, jarraian aipatzen diren ekoizpen-taldeak monitorizatu ziren, proiektuan parte hartzen duten bi zentroetakoak: FANUC RoboDrill D21LiB5 (5 ardatz) eta IKASMAK 5.1 (4 ardatz), CIFP Iurreta eta Kondia HM1060 zentrokoak, eta CIFP IMHko Kondia A10 zentrokoak.

ACEITES INDUSTRIALES EIBARLAR, S.L. izan zen Hezkuntza Sailburuordetzak bultzatutako proiektu honen enpresa laguntzailea. Taladrina hornitzen zuen enpresak, halaber, taladrina-laginen laborategiko analisia kudeatu zuen.