AIRinVET proiektuaren aurkezpena TD1000 DIGITALIZAZIOA jardunaldian
2024/07/23 15:54:54 GMT+1
Joan den uztailaren 16an, AFM CLUSTER eta IMH CAMPUSek berrikuntza eta ikerketa aplikatuko jardunaldi garrantzitsu bat antolatu zuten Elgoibarren. Ekitaldiak mekanizazioaren sektoreko hainbat enpresa eta digitalizazio-hornitzaileak bildu zituen, eta agerian utzi zuen Lanbide Heziketako (LH) ikastetxeek IMH gisa izan dezaketen eginkizun erabakigarria digitalizazio industrialaren sustapenean.
IMH campusean egindako jardunaldiak mekanizazioaren sektorean digitalizazioak duen garrantzia nabarmendu zuen, baita LHko zentroek eraldaketa hori gidatzeko duten ahalmena ere.
Horrelako ekitaldiek, ezagutzak trukatzea sustatzeaz gain, ekimen berriak inspiratzen dituzte eta industria-komunitatea indartzen dute.
Lanbide Heziketan aplikatutako berrikuntzari buruzko AIRINVET Proiektu Europarrak (AFM eta IMH horren parte gara) berrikuntza aplikatua eta ikerketa sustatzen ditu LHko ikastetxeen bidez, eta ekitaldi hori aukera ona izan zen ETEak ikastetxe batera hurbiltzeko eta berrikuntza-proiektuak sustatzeko.
Informazio gehiago.