AIRinVET proiektuko topaketa Hanburgon
IMHko Ixaka Egurbide eta Oier Uriarte AIRinVET - Erasmus+ topaketan izan dira Hanburgon (Alemanian), proiektuaren bazkideekin batera: TKNIKA, AFM, KATAPULT, ISSO, EURASHE, BHH-Berufliche Hochschule Hamburg eta Hanse Parlament.
Proiektuaren kudeaketa eta jarraipena egiteaz gain, topaketan Oier Uriartek berrikuntza aplikatuari buruzko formakuntza tailerra eman zuen Europako hainbat lanbide heziketako ikastetxeetako irakasleentzat.
Lan-aste emankorra izan da, Europako beste hezkuntza-eredu batzuk ulertzeko eta lanbide-heziketaren barruan berrikuntza aplikatuaren etorkizunaren oinarriak ezartzen jarraitzeko.
Hurrengo topaketan ikusiko dugu elkar!
#lanbideheziketa #berrikuntza #berrikuntza aplikatua #hezkuntza
Ikusi hemen AIRINVET proiektuari buruzko informazio gehiago