Aitor Dorado Zubizarreta, DIC-Ingeniaritzako Gerentea, 2013ko ikasle ohi aipagarria, Elgoibarko IMH Sarien 11. edizioan

2013/06/20 23:00:00 GMT+1
Ikasle sarituak izan dira Jon Goenaga Egaña ikasle aipagarri bezala, Jon Ander Lekube fabrikazio mekanikoko ekoizpen programaziokok ikasle aipagarri bezala eta Edorta Martinez Etxaniz, Elgoibarko ikasle aipagarri bezala. Iñaki Hernandez Agirrek aipamen berezia jaso du Skills 12-13 parte hartze eta lortutako emaitza bikainengatik.

Ikusi hemen argazki guztiak...

Makina Erremintaren sektoreari lotutako 20 enpresen parte-hartzearekin 2013ko IMH Sariak antolatu ditu Elgoibarko IMHk hamaikagarrren urtez. Ekainaren 21an egidako diploma banaketa ekitaldian banatu dira sariak eta parte hartu dute Elgoibarko Udaleko eta AFM Makina Erremintaren Fabrikazaile eta Erabiltzaileen Elkarteko ordezkariek.

Sarituak izan dira:

2013ko ikasle aipagarria: Jon Goenaga Egaña azpeitiarra (1977an jaiotakoa), Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. 500 eurotako ikasketa poltsa jaso du sari bezala.

Fabrikazio arloko ikasle aipagarria saria Jon Ander Garagarza Lekube mutrikuarrari egokitu zaio (1969an jaiotakoa), Fabrikazio mekanikoaren produkzioko programazioko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. Saria kasu honetan ere 500 eurotako ikasketa poltsa izan da.

Elgoibarko ikasle aipagarriari ere sari berezi bat eman zaio, eta Edorta Martinez Etxaniz izan da (1982an jaioa), Mantenu Elektromekanikoa erdi-mailako heziketa zikloko ikaslea. Urtzik Elgoibarko Udalaren plaka bat jaso du eta 2013an IMHk eskainiko dituen prestakuntza iraunkorreko ikastaro bereziak egiteko beka ere.

Aipamen berezia egin du aurten IMHk Euskoskills eta SpainSkills lehiaketetako azken edizioetan Tornu CNC probetan urrezko domina eskuratu duen Iñaki Hernandez Agirre ikasleari, egin duen ahaleginagatik eta jasotako emaitzengatik.

2013ko ikasle ohi aipagarria Aitor Dorado Zubizarreta elgoibartarra izan da (1982), egun Elgoibarko DIC-Ingenieria enpresako sortzaile eta Gerentea. Ikasle ohi aipagarriak IMHko eskultura korporatiboa jaso du aitortzaren seinale.

IMH Sariak lanbide heziketak ikasketen artean merezi duen estatusa aitortzeko helburuarekin sortu ziren, zalantzarik ez baitago industriaren oinarria eta erdi-mailako aginte kualifikatuak lortzeko prestakuntza egokia eta beharrezkoa dela. IMHk urtero antolatzen ditu sari hauek enpresen kolaborazioarekin eta aurtengoak ere bereziki eskertu nahi ditu: enpresa babesle (Danobat Group, Hoffmann Group, Industrias Pampo, eta Pixel Sistemas ) eta kolaboratzaileak, guztira 20 enpresa.

Aitor Dorado Zubizarreta, 2013ko ikasle ohi aipagarria.

2002-2003 urteetan IMHn ikasi zuen Diseinuko goi-mailako zikloa. Ikasten zegoen bitartean lanean jardun zuen aitaren diseinu-bulegoko negozioan. Ikasketak amaitzean Kokatun egin zituen praktikak eta ondoren Ingeniaritza teknikoa ikastea erabaki zuen. Diplomatu titulua eskuan zuela Guascorren aritu zen bi urtez lanean motore diesel eta gasezkoak martxan jartzeko ingeniari tekniko bezala. Baina aitaren adibideari jarraituz, 2008an autonomo bezala hastea erabaki zuen eta bere enpresa propioa sortzea. Dagoeneko bost urte daramatza DIC-Ingeniería enpresaren arduradun, ingeniaritza soluzioak eskaintzen, neurriko makinak diseinatu eta montatuz.