Besoz osatutako errotore integralen bost ardatzetako mekanizazioaren hobekuntza

2018/11/27 00:00:00 GMT+1
Egoitz Artetxe Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakasleak aeronautika eta mekanizazioaren eremuko bere doktoretza-tesia defendatu du.

Egoitz Artetxek azaroaren 23an bere doktoretza-tesia defendatu zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan, tesi-zuzendariak UPV/EHUko Aitzol Lamikiz Mentxaka eta Gorka Urbikain Pelayo  izanik.

Tesiaren ikerketa hurrengoa izan da: Hegazkinen motoreetan erabiltzen diran blisk eta impellerak bost ardatzetan mekanizatzeko metodologia bat proposatzen da egindako lanean.  Metodologia osatzeko indarren eta gainazaleko topografiaren modelo desberdinak garatu dira.

Zorionak, Egoitz, bejondaizula!