Alberto Garate, Goi Alde High Speed-eko gerenteak jaso zuen 2006ko ikasle ohi aipagarriaren IMH Saria, enpresa sortzaile eta ekintzaile izateagatik.
2006ko ikasle saritua Bergarako Enrique Aramburu, mekanizazio bidezko produkzio arlokoa izan zen eta 1.500 eurotako ikasketa poltsa eskuratu zuen. Bestalde, 2006ko fabrikazio arloko ikaslea Eibarko Miren Ballona izan zen eta Ipar Irlandan praktiketan zegoenez bideokonferentziaz egin zitzaion sariaren adierazpena, honi ere 1.500 eurotako ikasketa poltsa zegokiola.
Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei gure esker ona emateko helburua dute IMH Sariek. Aurreko edizioan berrikuntza izan bazen sarien gaia, aurten ekintzailetza izan da. Alberto Garatek proiektu mekanikoen diseinuari dagokion goi mailako heziketa zikloa ikasi zuen 1994-1995 urteetan eta bere praktikak Kondian egin zituen. Jarraian urte bete sektoreko enpresetan lanen jardun eta 1996an IMH Ingeniaritza Eskolan matririkulatu zen eta aldi berean (eskolak darabilen txandakatze sistemaren arabera) Ger Máquinas-Herramienta empresan aritu izan zen lanean. Ingeniaritza ikasketak amaitu eta bi urtez jarritu zuen Ger-en lanean zuzendari tekniko bezala eta ondoren enpresa sortzea erabaki zuen 2001ean eta Gerente kargua hartu zuen gaur egun arte. Enpresaren antolakuntza pertsonenganako konfidantzan oinarritzen da, heldutasun profesionaltasunezko jarrerak sustatuz, lan-talde bezala, lan eta arazoei aurre egiteko.
Amaitzeko, ekitaldian Jose Mari Onandia, Ona electro-erosioneko gerente zenari omenaldia egin zitzaion. Alberto Ortuetak, IMHko Lehendakari eta AFMko zuzendari orokorrak oroigarria eman zien Karmel bere osaba eta Joseba semeari. Jose Marik IMH sarietako aurreko edizioetan leial parte hartu izan zuen bere hitz eta adibidearekin.
IMHk eskertu zituen IMH Sarien enpresa babesle eta kolaboratzaileak.