Amaitu da AUKERALAN, gizarte bazterkeria arriskuan dauden langabeen laneratzea bideratzeko proiektua
Pozgarria izan da AUKERALAN-en parte hartu duten ikasleen garapen onaren eta inplikazioaren lekuko izatea. Zorionak eta zorterik handiena zuentzat!
AUKERALAN-ek hainbat proiektu bildu ditu, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden langabeen laneratzea bideratzeko.
IMH Campus-en kasuan, gizarteratzeko ibilbidea hiru arlo nagusitan oinarritu da:
- Mekanizazioko, elektrizitateko eta diseinuko eragiketa osagarrien arloko oinarrizko ezagutzak indartzea;
- Laneratzeko aukerak hobetzeko funtsezkoak diren gaitasun pertsonalak indartzea;
- Enplegua bilatzeko oinarrizko tresna diren trebetasun digitalak optimizatzea.
Proiektuko parte-hartzaileen gogobetetze-maila oso handia izan da, baita IMH Campuseko irakasle eta koordinatzaileen balorazioa ere, talde osoak erakutsitako interesagatik eta ikasteko gogoagatik.
Proiektuaretzat oso garrantzitsua izan da erakundeen arteko elkarlana:
Gure esker ona adierazi nahi diogu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuari eta Debabarreneko udalei, elkar-EKIN Lanean-eko laguntza-deialdian emandako laguntzagatik. Eskerrak baita ere Armeria Eskola, Daiteke, Meka, Kalexka eta Zabaltzen-Sartu Elkarteari beren gizarteratze-ibilbideetan egindako lan onagatik, eta Debegesari koordinazio- eta kudeaketa-lan eraginkorragatik.