AMFOR: Galdaketa-modeloetarako Fabrikazio Aditiboa

2024/05/27 16:32:07 GMT+2

Proiektuaren helburua da argizari galduaren eta modelo galduaren (Lost Foam) galdaketa-prozesuetarako ereduen fabrikazioa aztertzea, SLA 3D inprimatze-teknologia eta duela gutxi sartutako "Castables" material berritzaileak erabiliz.

Proiektuak 3D inprimaketako teknologiaren abantailak erakutsi nahi ditu galdaketa-ereduak fabrikatzeko (argizari galdua/"Lost Foam" eredu galdua) metodo tradizionalekin alderatuta. Lortutako emaitzek balio handia izango dute galdaketaren eta Fabrikazio Aditiboaren sektorerako.

IMH Campuseko Lanbide Heziketako Zentro Integratuan 3D SLA inprimaketa teknologiadun erretxina modeloak fabrikatu dira. Erretxinazko piezak Goierri Eskolan galdaketarako igeltsuzko moldeak egiteko erabili dira. Urtu beharreko materiala aluminioa da.

Eibar Precision Castingek (EiPC) proiektuan interesa du erretxinazko inprimaketaren teknologia praktikan argizari galduzko modeloak fabrikatzeko prozesuetan erabil daitekeen ikusteko. Era berean, 3DZk 3D SLA inprimagailuen teknologiaren zerbitzua ematen du.

Sailburuordetzaren proiektu bat, planteatutako emaitzak lortzeko beharrezko urratsak ematen ari dena.

Proiektuko parte-hartzaileak: CPES GOIERRI BHIP - (proiektuaren liderra), CIFP IMH LHII, AMPO (enpresa laguntzailea).