Asier Gurrutxaga eta Haritz Arribillaga, Basarteko I. Tenis Txapelketaren irabazle

2005/06/20 23:00:00 GMT+1
Sortu berria den Basarte Tenis Elkarteak antolatu zuen jarduna, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin eta IMHren babesarekin

Guztira, 80 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten Olaizaga kiroldegiko kantxan eta IMH-Basarteko tenis pistan jokatutako txapelketa honetan. Bertan, bi kategoria izan ziren: kimuak edo alebinak eta infantilak. Sailkapen fasea larunbatean izan zen, finalak, berriz, igandean.

Antolatzaileek txapelketaren balantze positibioa egin zuten eta baita parte hartzaileen goi maila goraipatu.

Hona hemen, txapelketa jokatu ondoren, izan diren sailkapenak:

Kimuen edo alebinen maila:

  1. Asier Gurrutxaga
  2. Iñaki Konde
  3. Cristian Gala
  4. Ander Beristain

Haurren maila:

  1. Haritz Arribillaga
  2. Gorka Lizarralde
  3. Asier Izagirre
  4. Borja Diez