Asmaola Proiektuaren Aurkezpena

2010/11/10 00:00:00 GMT+1
Azaroaren 11an, ostegunean, ASMAOLA Makina erremitaren sektoreko proiektu berriaren aurkezpena egingo da Donostiako Kutxaren Prentsa Aretoan, eguerdiko 12.30etan.

Enpresa txiki eta ertain industrialen fabrikazIo prozesuen berrikuntzarako Zentru berria da ASMAOLA. Proiektu berritzaile, praktiko, epe motzeko eta aurrekontu mugatudunetan enpresa txikiari laguntzeko, eta  enpresa, zentru teknologiko eta unibertsitateekin elkarlanean aritzeko bokazioarekin, balio erantsi bakana eskaintzen du, zeren eta IMHrekin duen gertutasunari esker, prestakuntza, ikastaro eta abarren bidez enpresentzat lanean jarduteagatik lortzen den ezagutzaren ekarpena egiten dio industriari.

Hau dela eta, ASMAOLA proiektu berria aurkezteko helburuarekin, IMHk eta KUTXAK komunikabideen aurrean aurkeztuko dute proiektua:

PRENTSAURREKOA

  • Data: 2010eko azaroaren 11, osteguna
  • Ordua:  Eguerdiko 12.30etan
  • Tokia: Kutxa, Garibay 20, Donostia
  • Parte hartzaileak: Xabier Garmendia Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Sailburuordeak, Arantxa Tapia Hirigintza eta Lurralde Antolamendua Departamentuko Diputatua, Xabier Iturbe Kutxako Presidenteak, eta Xabier Ortueta, AFM eta Invemako Zuzendari Nagusi eta IMHko Presidente denak. Mahaian ere izango dira Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkatea eta Joxean Egaña IMHko Zuzendaria