Aste bete gehiago Laguntzaile Tekniko Zerbitzuko teknikariaren ikastaroan inskribatzeko
2012/07/11 07:40:00 GMT+1

Lanbidek %100 diruz subentzionatutako LTZ ikastaroa datorren uztailaren 16an hasiko da
Makina erremintan muntaia edo mantenimendu arloan jardundakoa bazara, edo eta goi mailako industri ekipoen mantenu titulua edo baliokidea baduzu, ala oinarrizko mantenu lanak ezagutzen badituzu eta goi mailako mekanizazio bidezko produkzio titulua edo ingeniaritza tituludunak bazarete, aukera ona duzue espezializazio ikastaro hau egiteko:
- Laguntzaile tekniko zerbitzuaren Teknikaria. Amaieran, enpresetan praktikak egiteko aukera egongo da.
Interesa baduzu, deitu Nora Ramon-i 943744132 telefonora edo idatz iezaiozu: nora[abildua]imh.es