Atzerriko misioa txandakako ingeniaritzako hirugarren mailara pasa aurretik
2011/07/28 23:00:00 GMT+1
Batzuk hasi dira dagoeneko maletak egiten abuztutik aurrera atzerrian lan egonaldia egiteko.
Abuztua eta azaroaren amaiera bitartean, Txandakako IMH Ingeniaritzako bigarren maila amaitu eta hirugarrena eta azkena hasi aurretik, ikasleek atzerrian lan egonaldia egiteko momentua izango dute. Frantzia, Txina, Alemania, Errusia, India, Txekiar Errepublika, Holanda, Italia eta Inglaterrara joango dira aurten atzerriko misioa burutzera eta ondoren, urtearen amaieran aurkeztuko dizkigute beraien bizipenak.
Atzerriko misioaren helburua da autonomia eta hizkuntzak lantzea, ohikoa den ingurunetik atera eta beste lan kultura bat ezagututa, inglesa, edo atzerriko hizkuntza praktikatzeko aukera baliatuta.