Aurrera goaz industria-ekintzailetzan!

2020/07/10 10:46:00 GMT+1
Ingeniaritza Dualaren 6 ikaslek landutako INNOCOOK proiektuak eskuratu du aurtengo IMH ekintzailetza saria.
Uztailaren 9an Ekintzailetza industria eta hezkuntza ikuspegitik egindako webinarrean LINQCASE, IRISBOND, NEXMACHINA, SAVVY data Systems startup-en eta IDEKOren kasuak ezagutu genituen. Webinarreko partaideen iritziz, bat zetozen startupek konponbide arinak eta azkarrak eskaintzen dituztela, denbora errealean datuen gainean landutakoak, eta industria-enpresen barne-funtzionamendura asko egokitzen direla, beren jarduera osatuz eta azken horiek 4.0 proiektuak lortzeko abiadura eta eraginkortasuna bideratuz.
 
Gaur egungo testuinguruan, covid-19ak eragindako egoerak nolabait digitalizazioa bizkortu du eta lan egiteko moduetan berrasmatzea ekarri du, baita industria-munduan ere. Startup - Industria-enpresa binomioak lankidetza-bide berriak irekitzen ditu, eta horiek balio bereizgarri handia ematen diote nahi den arrakasta lortzeari.
 
Hezkuntza-ikuspegiari dagokionez, IMH, azken 7 urteetan, Elgoibarko Udalarekin eta hainbat enpresa industrialekin (Danobat Group, Schaeffler Iberia, Alcorta Forging Group, Grupo Unceta eta Rural Kutxa) lankidetzan arituz gazteentzako enpresa-industrialen ideia lehiaketa antolatu ondoren, UPTEK oinarri teknologikoko enpresen eta startup-en AFM klusterraren elkarteko kide bihurtu da. Horri esker, industria-ekintzailetza sustatzeko ekintzak biderkatu ahal izango ditu, ideia industrial bat gauzatzeak dakarren zailtasunaz jabetuta.
 
Topaketa birtuala amaitzean, IMHk ekintzailetzaren saria eman zion INNOCOOK proiektuari, Elgoibarko Udalaren lankidetzan.  Proiektua bezeroen elikadura-kasuistiken aniztasunari irtenbidea emateko produktuak garatzeko zerbitzuan datza eta IMHko Prozesuen eta Produktuen Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduko sei ikaslek garatu dute. Innocook proiektua Nerea Chapartegui ikasleak aurkeztu zuen webinarrean.
 
Zorionak!.
 

Ekintzailetzaren sustapena industria eta hezkuntza esparruan

Webinar bideoa