Aurrez-aurre gure Lanbide Heziketako ikasleekin: Jone Aranceta.
Jone, goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasketak burutzen dago IMH Campus Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan.
Gure ikasleak gertutik ezagutzean, haien lehentasunak, gomendioak eta bakoitzak egin nahi duen ibilbidearen berri izateko aukera izaten dugu. Horren adibide Jone dugu, ibilbidean zehar, ikastetxean ikasteaz gain, formakuntza duala egiteko aukera izan du GOIMEK enpresan.
Jonek, ikasbide garrantzitsu bat eman digu: "zalantzan egon arren, zikloa interesgarria iruditzen bazaizu, probatu". Ibilbidean hartu beharreko norabideak, norberarenak eta norberarentzako dira, beraz, interesa sortzen badizu, aurrera!
Bere kasuan, datorren urtera begira, Fabrikazio Mekanikoko Espezializazioa egiteko asmoa erakutsi digu.
Eskerrik asko Jone!
GOGORATU aurrematrikula egiteko epea zabalik dagoela maiatzaren 24ra arte.